lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/03/2011

Eraso inperialistarik ez! Ez Libian, ez inon!

Askapena
Askapenak ohar honen bitartez, lehenik eta behin bere elkartasuna adierazi nahi dio une latz hauetan Libiako herriari.

Askapenak ohar honen bitartez, lehenik eta behin bere elkartasuna adierazi nahi dio une latz hauetan Libiako herriari. Gaddafiren gobernuak herritarrekiko urteetan izan duen jarrera gutxi balitz, orain, mendebaldeko potentzia inperialisten erasoa jasan beharrean dira herritarrak. AEBen gidaritzapean eta europar estatu zenbaiten babesean, tartean Euskal Herria zanpatzen duten Frantziar eta Espainiar estatuek (PNVren legebiltzarreko babesarekin) egunsentiko odisea deituriko inbasio militar berri bat hasi dute egunotan.

Herritarren eskubideak bermatu asmoz nonbait, gerra hegazkin eta ontziek milaka misil eta bonba jaurtitzeari ekin diote eta Libiako herriari orain artekoa baino etorkizun hobea opa diogunez, ez dugu onartzen azken inbasio militar hau. Badakigu ongi jakin ere mendebaldeko atzaparrek, bertako baliabide zenbait, petroleo eta gasa batik-bat jo mugan dituztela, krisi energetiko ageriko baten atarian gauden honetan. Iraken egin bezala, kasu hartan suntsipen handiko armen mamua erabiliz, oraingoan Libia dute helburu. Indar okupatzaileak ordea, ez dira ari bertako herritarren eskubideak defendatzearren; palestinar, Tamil, txetxeniar, Bahreim edo gainerako herri zapalduen eskubideen alde egiten ez duten bezala, kasurik gehienetan eurak dira gainera zuzenean edo zeharka zapalkuntzok burutzen dituztenak. Herriok gure askatasuna lortzeko dugun eskubide ukaezinagatik:

ERASO INPERIALISTARIK EZ!
EZ LIBIAN, EZ INON!

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal