lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/05/2024

Errepresioaren aurkako gaualdia izango da larunbatean Hendaiako Gaztetxean

Kazeta.eus/La Haine
Etekinak martxoan atxilotutako bost militanteen epaiketa gastuei aurre egiteko baliatuko dituzte.

Enbata gaztetxeak «errepresioaren aurkako gaualdia» antolatu du maiatzaren 18an, larunbata. Martxoan atxilotuak izan ziren bost gazteen sustenguz iraganen da gaualdia. Etekin guziak «errepresaliatuentzat» izanen dira, ekainaren 11n ukanen duten epaiketa gastuei buru egitera bideratuak. «Gastuei aurre egiteko denen beharra dugu!», luzatu dute gaztetxeko kideek.

21:00etan eman dute hitzordua, Txarraska Soun System, RTZ Kolektiboa eta DJ Aiakatek osatzen duten kontzertu egitarauarekin. Etxeko garagarnoa eskainiko dute edateko eta etxeko kebaba, berriz, afaltzeko.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal