lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/03/2024

Sei gazte atxilotu dituzte Lapurdin

La Haine - Euskal Herria
U14 kolektiboaren ekintzen eta Baionan eman zen erretreten erreformaren kontrako manifestazio baten harira eraman dituzte atxilotuak.

Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu ditu astearte goiz honetan, 6:00ak aldera, eta Baionako polizia etxera eraman dituzte momentuz. Horrez gain, atxilotuen senideek salatu dutenez etxeko ordenagailu eta mugikorrak ere hartu ditu frantses poliziak. Atxiloketak Urruñan (Lapurdi) eta Baionan eman dira; seigarrenari buruz ez dago informazio zehatzik oraingoz. Hauetako lauei azken bi urteetan uztailaren 14ko manifestazioan izandako ekintzetan parte hartzea leporatzen diete, konkretuki kalte materialak eragin izanaz, eta beste pertsona bati aldiz, erretreten erreformaren kontra Baionan izandako manifestazio batean izandako istiluetan parte hartzea leporatzen diete. Prokuradoreak jakinarazi duenez lau afera egozten dizkiete atxilotuei: andeatzeak, poliziaren kontrako erasoak eta Hendaiako tren turistikoaren gidaria erasotu izana.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal