U14 kolektiboak manifestazioa egin du Donibane Lohizunen
Atzo Uztailak 14 ehundaka pertsona manifestatu ziren Donibane Lohizunen, manifestazioa Louis XIV plazatik irten egin zen eta han zegoen Adam makarroi saltegian pintada bat egin zuten “Semperene ez da salgai” lemarekin. Azaldu dutenez dendaren jabea han Semperenen etxe bat erosi nahi du berarekin espekulatzeko, Ipar Euskal Herrian ohiko den gertaera burges indibidual zein etxe agentzien partetik.
(Oihana Teysere-ren argazkia)
Hala ere, ez da izan etxebizitzaren krisia salatzekon ekintza bakarra eta manifestazioa aurrera segitzean hainbat etxe agentzietara pintura bota diete “Euskal Herria ez da salgai” ohiuen artean.
Honen ondoren manifestariak errepide nagusiarengatik sartu dira eta han eraikitzen ari diren Frantziako poliziaren bulego berrian Nahuel oroitu dute polizia frantsesa erail zuen gaztea duela gutxi eta pinturez beteriko arrautzak jaurti dituzte.
(Oihana Teysere-ren argazkia)
Aurrera zioan manifestazioa eta indar errepresiboak kamera bitartez grabatzen asi da manifestariak, hala ere, hauek pintaketak egiten jarraitu dute “U14 borroka eguna” leloarekin eta Ziburuko hilen monumentutik pasa direnean han zeuden Frantziako banderak kendu dituzte.
Pixka bat aurrerago teilatu batean “iraultza antolatu” jartzen zuen pankarta bat erakutsi dute eta kutxazain automatiko bati pintura jaurti diete ere.
(Oihana Teysere-ren argazkia)
Manifestazioa fontoian bukatu da han bere komunikatua irakurri dute manifestazio buruan zebiltzan kideak haien ekintzen zergatia azalduz eta beste gauzen artean adierazi dute “ezin dugu ahantzi frantziar iraultza bakarrik miseria eta suntsipena ekarri zuela gure lurraldera” era berean gaur egun kondizio hoiek mantentzen direla ere jakinarazi dute ”etsaiaren zapalkuntzak eta asimilazioak aurrera segitzen du eta horren emaitzak argiak dira: euskararen kontrako erasoak, turisfikazio masiboa, ondarearen folklorizazioa, etxebizitzaren arazoa eta gazte militanteen aurkako errepresioaren gorakada”. Honen aurrean “elkarbizitza mezuak asimilazioa indartu eta normalizatzen dutela” adierazi dute baita ere eta “mugimendu iraultzaile batean antolatzeko” beharra eman dute “Euskal Herri independiente eta sozalista” lortzeko bidean.