Ertzaintzak hiru gazteren aurkako eginbideak abiatu ditu espainolismoari aurre egiteagatik

Gasteizko (Araba) Aranbizkarra auzoko jaietan hiru gazte identifikatu ditu Ertzaintzak, ikur espainolistei aurre egiteagatik. Gertakariak Aranbizkarrako jai esparruan jazo ziren gazte batzuek Espainiako Selekzioaren kamiseta zuen gizon bati ikur horiek herrian ez zirela ongi hartuak jakinarazi eta kentzeko eskatu ziotenean. Tentsio une baten ostean, gizonak alde egin zuen eta Ertzaintzari deitu zion, ustezko eraso bat salatzeko.
Espainiako kamiseta soinean zuen gizonak jarritako salaketan dio bultzatu eta mehatxatu egin zutela. Hori dela-eta, Ertzaintzak ikerketa ireki du hiru gazteren aurka, lesio arinak eta gorroto delitua egotzita.







