lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/03/2024

Ertzaintzak Real Sociedad-PSG partidaren aurretik egindako kargetan larri zauritu zuen emakume bat

La Haine - Euskal Herria
Realeko zaletua ZIUn dago, foam bala bat buruan jaso eta gero ospitaleratua izan zen.

44 urteko emakume bat zainketa intentsiboetako unitatean ingresatuta dago buruko isuri baten ondorioz, Ertzaintzaren jaurtigai batek buruan emandako kolpeak eragin ziona. Asteartean, ertzaintzak dispositibo haundi bat antolatu zuen Real Sociedad-PSG partidaren harira, izan ere, “arrisku handikotzat” jo zuten partida hau. Egunean zehar, hainbat pertsona identifikatu zituzten eta Reale Arenako tabernei terrazak kentzera behartu zieten baita ere, sergurtasunaren aitzakipean. Iluntzean Realeko milaka zaletu taldearen autobusari harrera egiteko bildu ziren futbol zelaiaren inguruetan eta ertzaintzak gogor oldartu zen hauen kontra modu indiskriminatuan, hainbat pertsona zaurituz.

Zauritua izan zen emakumearen senarrak salatu duenez “Ertzaintzak 20-30 metroko distantziara egin zion tiro, buruaren altuerara, nahiz eta ezin dute horrelakorik egin, eta badakigu ez zetorrela errebotean, errepidearen erdian zegoelako. Gainera, bere gainetik pasa ziren, hau lurrean zorabiatuta zegoenean". Gertakari horien ondoren, emakumea Bidasoako Ospitalera eraman zuten, eta han eskaner bat egin ondoren, buruan isuri bat zuela jakinarazi zioten. Zauriaren ondorioz,
Donostiako ospitalera eraman zuten eta zainketa intentsiboetako unitatean sartu dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal