Ertzaintza jendearen kontra oldartu zen Tolosan
Igandeko goizaldean, Tolosako alde zaharrean Ertzaintzak bokatxak erabili zituen, jendearen kontra modu indiskriminatu batean tiro eginez, eta karga horietako batean, 16 urteko gazte bat larri zauritu zuten. Gazte hori pilotakada baten ondorioz zauritua izan zen begian, eta zaurien ondorioz ospitaleratu izan behar zuten. 16 urteko mutikoari gaur egingo diote ebakuntza Donostiako Ospitalean, eta osagileek gazteak ikusmenari eutsiko dion itxaropena adierazi diote familiari. Dena dela, zauri larriak ditu eta osatzeko prozesu luzea aurreikusi diote, mutikoaren senitartekoek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez. Era berean, indar errepresiboen kargetan bi gazte atxilotu eta hainbat pertsona identifikatu zituzten liskar bat eman zela argudiatuta.