lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/04/2025

Ertzaintzaren presentzia areagotzen ari da Irunen

La Haine - Euskal Herria
Udalak plan espezifiko bat ondu du hiriko "segurtasuna areagotzeko": agente gehiago ibiliko dira gaueko aisialdi guneetan.

Irungo Udala Ertzaintzarekin bildu zen udalak berak eskatutako segurtasun neurriak aztertzeko. Bilera arrazoi honengatik eman da: hamar eguneko diferentziarekin bi hilketa kasu egon dira hirian.

Hilketa horien aurrean, Udalak errepresio-neurriak sustatzea erabaki zuen. Bide horretan, Ertzaintzak “segurtasuna areagotzeko” neurriak hartzeko konpromisoa hartu du eta plan espezifiko bat jarriko du martxan hori hala izan dadin. Plan honetan hartutako neurriak gaueko aisialdiko guneetan aktibatuko dituzte, eta honetan datza: polizia agente gehiago ibiltzea kaleetan eta “zaintza baliabideak sendotzea”, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko elkarlanean. Pasaden asteburuan ekin zioten plan berriari.

Cristina Laborda(PSE) alkateak “ontzat jo” ditu Ertzaintzak proposatutako neurriak eta udalak hirian segurtasuna areagotzeko jarriko dituen bitartekoei gehituko dizkio. Alkateak eskerrak eman dizkio Ertzaintzari "segurtasunik eza txikitzeko elkarlanean jarduteko prestasunagatik".

Udalak segurtasun eza transmititu arren, Irungo kriminalitatea %2,61 murriztu zen 2024an eta, Poliziak emandako datuen arabera, Irungo 1.000 biztanleko delitu-tasa 72,64 izan zen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal