Espainiako konstituzioaren aurka mobilizatu dira Durangon
Abenduaren 6an, arratsaldeko 18:00ak aldera, ehundaka pertsona mobilizatu ziren Durangon, “Euskal Herri Langileak apurketa” irakurri ahal zen pankartaren atzean. Manifestazioa Landakoko tximiniatik abiatu zen “Konstituzioa apurtu”, “Independentzia, Sozilismoa” eta “Aberri gorria, biharko Euskal Herria” oihuen artean. Ibilbidean zehar hainbat margoketa eta pankarta ikusi ziren, non “Euskal Herria askatu” edo “Euskal Herri Langileak apurketa” idatzita zegoen, besteak beste. Manifestazioa Durangoko Santa Ana plazan bukatu zen hitzaldi batekin JARKI antolakunde iraultzaileak antolatutako abenduaren 6ko manifestazioko hitzaldia - Jardun Koordinadora.
Hitzaldiari hasiera emateko, nahiz eta Espainiako estatuan gobernu aurrerakoia egon, egoera ez dela aldatu salatu zuten: “Aldaketa saldu dute zaharrak berri bilakatuz, denak berdin jarrai dezan, koroa eta konstituzioa baitira Espainiako erresumako sinbolo nagusiak. Estatuaren muina eta auzitan jarri ezin diren ikurrak. Demokraziari bide eman eta bake soziala bermatzen dutenak” eta konstituzioa zer suposatzen duen azaldu jarraitu zuten: “horren arabera espainiar estatuko hiritar eta botere publiko oro konstituziora eta honengandik eratorritako ordenamendu juridikora lotuta dago”. Segidan konstituzio honi erreferentzia eginez “subiranotasuna espainiar herriaren gain kokatzen du, gorte orokorrak, hau da, Madrileko senatu eta kongresua herriaren ordezkari gisa izendatuta, hauen esku uzten duelarik erabakiak hartzeko ahalmena” adierazi zuten eta honek “Euskal Herriak ez dauka inolako erabakitze ahalmenik” dakarrela salatu dute. Era berean, konstituzioak “jabetza pribatua zein enpresa eta ekonomia merkatuaren askatasuna argi eta garbi jasotzen ditu”-ela azpimarratu dute. Ondoren hainbat galdera bota zituzten “Horren aurrean benetan pentsatzen dugu autonomismoak subiranotasun gradu bat edo honetan sakontzeko aukera ematen duenik? Posible da horrela burujabetza balioan jartzea? Benetan pentsatzen dugu instituzionalismoa Euskal Herri Langilearentzat alternatiba izan daitekeela? Posible da Euskal Herria baldintza horien pean eraikitzea? Benetako Euskal Herri aske, independente eta sozialista? Euskal Herriko langileok piratzen ditugun injustizia eta azpirazioei amaiera eman behar dion Euskal Herria?” Erantzuna “ezezko borobila” izan zen, izan ere, “konstituzioa espainiar eta euskal burgesiaren zapalkuntzarako bermea eta Euskal Herriaren askapenerako marra gorria baita, Euskal Herriko langileon etsaiek uko egingo ez diotena”. Honen aurrean “estatuek inposatutako instituzioa eta markoekiko apurketa da Euskal Herriko langile orori geratzen zaigun aukera bakarra, benetan klaserik gabeko gizarte batean aurrerapausoak eman nahi baditugu. Eta apurketa horrek kontraboterea izan behar du oinarri. Koska ez baitago etsaiak eskaintzen dituen tresnak geure egin eta hortik askatasuna eraikitzean, baizik eta tresna hauen bitartez etsaiaren botereguneei eta instituzioei arrakalak eragiten dizkiogun bitartean, inposatutako arau eta espazioetatik kanpo Euskal Herriko langileon eskutik eraikitako, zuzendutako eta aurrera eramandako instituzio propioak eraikitzean baizik. Frantziar eta espainiar estatuen nagusitasuna deuseztatu eta euskal estatu independente eta sozialistaren sorburu izan behar direnak” adierazi zuten eta “bide horretan antolatzeko unea da… Denon ekarpena baita beharrezkoa. Denon artean gorpuztu behar baitugu etorkizuneko Euskal Herri independente eta sozialista ahalbidetu behar duen prozesu iraultzailea. Euskal Herriari estatuak emateko prest ez dauden askatasuna erauzi behar dion borroka oinarri izan behar duena” gehitu zuten bukatzeko.