lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/10/2024

Espainiako Auzitegi Nazionalak 26 urteko espetxe-zigorra ezarriko dio Ainhoa Garcia Monterori

La Haine - Euskal Herria
Ainhoa 2003ko maiatzetik dago preso eta Espainiako zein Frantziako Estatuan zigortu dute.

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur hasi da Ainhoa Garcia Montero epaitzen, 2000ko abuztuaren 8an Adegiko presidentea zena exekutatzea egotzita. Fiskaltzak 30 urte eta sei hilabeteko eskaera egina zuen akusatuarentzat, baina akordio bat tarteko, hura lau urte murriztea adostu du. Beraz, auzipetuak hilketa terrorista delituagatik 25 urteko kartzela zigorra jasoko du, eta urtebete eta bederatzi hilabetekoa dokumentuak faltsutzeagatik. Halaber, 2.700 euroko isun bat ere jasoko du.

Ekintza beragatik, beste bi ETAko militante, Ibon Etxezarreta eta Patxi Xabier Makazaga, zigortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, 25 eta 27 urteko kartzela zigorra ezarrita, hurrenez hurren.

Ainhoa Garcia Montero 2003ko maiatzean atxilotu zuten Saintesen (Frantziako Estatua), eta 22 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten armak eta lehergaiak eskuratzeagatik. Hala ere, Espainiako zein Frantziako Estatuan zigortu dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal