Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko kartzela-zigorra ezarri die hiru euskal preso politikoei
Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko kartzela-zigorra ezarri die Francisco Javier Garcia Gaztelu, Asier Arzalluz eta Aitor Aguirrebarrena euskal preso politikoei, 2000. urtean Cintruenigoko (Nafarroa) etxebizitza batean lehergailu bat jartzeagatik. Etxebizitza hortan Guardia Zibil bat bizi zen baina ekintza ez zen aurrera eraman lehergailua ez zuelako lehertu. Hala ere, zigor arloko salak, epai baten bidez, 38 urteko espetxe-zigorra ezarri die akusatuei hilketa terrorista saiakera bat leporatuta, eta 14 urtekoa, berriz, hondamen terroristako saiakera batengatik.
Magistratuen arabera, 2000ko azaroan, Asier Arzalluzek eta Aitor Aguirrebarrenak lehergailua jarri zuten Francisco Javier Garcia Gazteluren agindupean. Hori ebazteko Ttotto Komandoak beste atentatu batzuetan erabilitako modus operandiaren errepikapena eman zela argudiatu dute, eta horren buru Garzia Gaztelu jartzen dute. Era berean, ETAko militante baten ustezko agenda frogatzat hartu dute. Francisco Javier Garcia Gaztelu deklaratzeari uko egin dio.