lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fA4Y

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

31/07/2016 :: Nacionales E.Herria

Etxarri Aranatzeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra udalaren jarreraren aurrean

x Etxarri Aranatzko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Etxarri Aranatzko udaletxeak atera duen komunikatuaren aurrean, honako argibideak eman nahi ditugu:

 

Etxarri Aranatzko udaletxeak atera duen komunikatuaren aurrean, honako argibideak eman nahi ditugu:
Ekainak 6an, eskaera egiten dugu txosna jartzeko, festetarako, Xapatero aurreko plazan.
Uztailak 19an, alkate dagoenak, ( alkate ofiziala kanpoan zegoelarik oporretan) gutako bati jakinerazten dio, ahoz, txosna eskatutako tokian ezin zela jarri, aurrean dagoen tabernak, gunea, alokagailuan duelako urte osoan zehar, baita orain dela bi urte ikastolari ukatu zitzaiola ere toki berdina.
Jakinerazten diogu bada, txosna jarriko dugula gazteek txosna jartzen duten tokian, beraiek aurten ez dutelako jarri behar. Beraiekin hitz eginda genuela aste batzuk lehenago eta beraien on iritzia geneukala. ( gazteek jarri behar ez zutenez, guk eskatutako tokia baino egokiagoa iruditzen zigunez, gazteen tokian jartzea pentsatuta geneukan iada)
Eguerdiko ordubietan, 14:00, alkatea bulegora iritsi zenean, berarekin elkarrizketatzen gara, tonuz eta errespetuz bien aldetik.
Toki berri bat proposatzen diegu, ez gazteena, zeren eta bezperan “herri eragileen” batzarreanSorturekin eztabaida liskartsua izanda geneukan, garbi utzi zigutelarik, gazteen tokian “ herri eragileentzako” txosna jarri behar zutela. ( Hau beste komunikatu ezberdin batean argituko dugu, guzti honen inguruan zer gertatu zen Sorturekin)
Proposatu genien bigarren aukera; bestearen ondoan, ezker-eskuin 6 metro libre geratzen zirelarik, beste txosnarekin eta herriko plazarekin, tokia soberan zegoelarik eta horrela ekainak 6 eskaera berdinean, alkateak horrela eskatuta, bigarren eskaera idatzi eta planoa ere egiten da.
Aipatzen diogu, erantzuna behar genuela egun horretan bertan, argi indarraren baimena eskatzeko enpresa elektrikoari bestela epez kanpo geratuko ginela. ( 5 egun, lanegun, aurretik egin behar da eskaera). Alkateak hitz eman zigun arratsaldeko 18:00tarako erantzuna emango zigula, kultur zinegotziaren eskuetan zegoelako azken hitza.
Arratsaldeko 18:00etan alkateak, gutako bati telefonoz deitzen dio errespetu faltako tonu zakar batekin, non esan behar izan zitzaion errespetua ez faltatzeko eta aurrez aurre esateko zuena. Adierazten du alkate berak udalak erabakia atzeratzen duela, hitz egin behar zutela eta jakineraziko zigutela.
Uztailak 21ean, eguerdiko 15:00etan deitzen zaigu bilera batera, bertan alkatea, kulturako zinegotzia eta beste zinegotzi bat zeudelarik, baita idazkaria, eta idatziz ematen zaigu ukapena, arrazoi ezberdinetan oinarriturik.
Ados ez geundela esan genien, eta herri honetan beste partidu politiko ezberdin egon direngaraien moduan, PNV edo dena delakoak, zeudenean eta gestorei txosna jartzea debekatzen zitzaienean, beti udalaren erabakiaren gainetik jarri izan da, liskar ederrak sortzen zirelarik, non orain eh bildun dauden batzuek hartzen duten parte ere. Guk jarri egin behar genuela txosna esan genien eta nahi bazuten polizia forala deitzeko ere.
Momentu horretan bertan, beste gune pare bat eskaini zitzaizkigun. Ez genituen onartu zeren eta festa gunetik kanpo geratzen dira, eta zilegizkoa ez zelako gure txosna kanpora bidaltzea.
Bitartean beste aukera batzuk baliabidetzen saiatu ginen, garai batean taberna zen leku bat alokatu nahiean. Baina argi indarraren kontratua egiteko epez kanpo geundela jakinerazi ziguten, hitzegindako argi indar enpresarekin.
Desobedientzia egiteko prest geunden, erabaki finkoa genuen, udalaren debekuaren gainetik txozna jartzeko. Gainditu izan ez dugun oztopoa argi indarrarena izan da.
Udalak ukatzeko ematen dituen bigarren puntuko arrazoiak, gure iritziz eta bertan konprobatu daitekeenez, ez daude oinarrituta arrazoi objetibotan. Ez da egia aldez aurretik beste txosna bat jartzeko eskaera zegoenik, zeren eta txosna horren tokia gazteekin hitzartuta geneukan guk jartzeko einean.
Festetan aglomerazioak edonon sortzen dira, festak dauden edozein hiri eta herritan bezala; arrazoi berbera honekin, larraineta kalean jartzen diren saltoki postuak, hurrenez hurren, kalearen zabalera osoaren erdia okupatzen dutelarik, aglomerazio ugariak sortzen dituzte eta ez da arazoa.
Herriko festetan kale nagusia itxita egoten da, trafikorik gabe, eta zonalde hori erabiltzen da haur jolas eta beste hainbat ekimen egiteko.
Ez da egia eta ondo konprobatu daiteke herriko plazara eta kioskora sartu-irten ahal izateko, txozna jarriko bagenu, zailtasunak sortuko zirela, ez zelako inongo zailtasunik izango sartu-irtenak egiteko.
HORRENBESTEZ,
Udalak ez du azaltzen, zergatik ekainaren 6an egindako eskaerari, uztailaren 19 arte ez zaigun erantzuten, non ahoz ukatzen zaigun 19an eskatutako tokian jartzea.
Eta ofizialki idatziz uztailaren 21ean, ematen zaizkigu, debekuaren arrazoiak.
Hau esaten dugu, ikusiz, udala azkarra dela erantzunak ematen, adibidez, sare sozialetan dagoen informazio bat ukatzeko egin duen komunikatuan.
Hasieratik argi eta garbi ulertu genuen, lehen eskaera zentzuzkoa zela ukatzea, taberna aurreko plaza horretan. Baina inolaz ere ezin da ulertu bigarren txoznaren debekua eta debeku honen inposaketa.
Jarraitzen dugu pentsatzen bigarren aukera zela egokiena, tokia soberan dagoelako, 2 txosnen artean gunea partekatzeko. Ez da ulertzekoa guri ukatu zaigun leku ondoan, beste txosna bati baimena ematea, non guretzat hainbat arrazoi eman zituzten txosna jartzea debekatzeko.
Gure ustetan, batzuen interes politikoak eragin zuzena du, udalak hartu duen gure aurkako erabakian. Udalak uko egiten du horrela denik, non ofizialki alkatea dena eta zinegotzi batzuk independiente bezala dauden zerrendan, baina ez kasu honetan alkateordea. Azken hau delako erabakia hartzen denean sinatzen duena, eta bera sortuko militantea da. Hau esaten dugu sortu jarrera kolpakorra izaten ari delako gure aurka, modu aktiboan!!!!
Azken hau, beraien jarrera kolpakorra, beste komunikatu batean azalduko dugu, aurrerago esan bezala.
HAU DA GURE KOMUNIKATUA ETA EZ SARE SOZIALETAKOA.
Etxarri Aranatzen, 2016ko uztailaren 29a.
Etxarri Aranatzko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua


compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fA4Y

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal