[Eusk/Cast] CNT se concentra frente a la sede del PP en Barakaldo

Euskera
Ostiral atsalde honetan, CNT sindikatuak beste protesta ekintza bat burutu PPk Barakaldoko Foru Pasalekuan duen egoitzaren atari parean. Kantu eta lelo aldarrikatzaile artean, erakunde anarkosindikalistak lan erreformaren indargabetzea aldarrikatu du beste behin ere. Egoitza barnean bilduta zeuden pertsonek saretak jaitsi dituzte anarkisten ohiuak entzun bezain laister . “Kapitalaren panpin inozoa den Rajoyren txotxongilo gobernuaren murrizketen aurkako mobilizazioekin jarraitzeko” deia luzatu dio langilegoari aipatu sindikatuak. Erakunde anarkista honetako jarraitzaileek, eskuorri informatiboak zabaltzeaz gain, "Reforma laboral, terrorismo patronal" edota "La lucha está en la calle, no en el parlamento" moduko leloak oihukatu dituzte.
Barakaldoko elkarretaratzean, CNTk borrokaren baliagarritasuna goraipatu du “gure eskubideak urratzen dituzten neurri guztiei aurre egiteko”. Gainera, “Martxoak 29ko greba egunaren arrakasta ukaezina eta gero, kalean inoiz ez bezela mantentzeko beharra dugu” gaineratu du.
“M29an burututako mobilizazio sozial itzelaren neurriak adierazten du argi eta garbi langileria ez zaiela zapalterraza izango krisi hau sorrarazi duten eta orain guri ordainarazi nahi diguten zital horientzat” azaldu du sindikatu honek.
Castellano
El sindicato CNT ha realizado este viernes una nueva protesta frente a la sede del PP en Barakaldo. Entre cánticos y consignas contra la reforma laboral, la confederación anarcosindicalista ha llamado a “continuar con las movilizaciones para frenar los recortes del gobierno títere de Rajoy”, a quien ha señalado como “muñeco de turno del Capital”.
Durante este acto, CNT ha reivindicado la lucha como única receta para “hacer frente a todas y cada una de las medidas que atentan contra nuestros derechos”. , ha señalado.
Este sindicato considera que “el alto grado de movilización social” alcanzado el 29-M “constituye una clara señal de que la clase trabajadora no está dispuesta a dejarse pisotear por aquellas y aquellos sinvergüenzas que han creado esta crisis y que ahora pretenden hacérnosla pagar”.
“







