lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/04/2025

Euskal herritar bat epaituko dute Bartzelonako beste hogei pertsonarekin batera

Unai Lomana Uribezu
2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik epaituko dituzte. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.

2021eko maiatzean Bartzelonako Bloc Llavors-eko hiru bizilagunen kontrako etxegabetzea geldiarazten saiatzeagatik epaituko dituzte 21 pertsona, tartean Eñaut Alvares donostiarra. Epaiketa salatu eta auzipetuei babesa adierazteko prentsaurrekoa eman zuten Donostian hainbat eragile eta bizilagunek. Guztira 35 urteko kartzela zigorra –hogei hilabetekoa bakoitzari– eta 200.000 euroko isun eta kalte ordainak ezarri nahi dizkiete.

Etxegabetzea etetea lortu ez bazuten ere, bost orduz atzeratzea lortu zutela gogorazi dute. Etxegabetzean eskuin muturreko Desokupa enpresako kideak eta Esquadra Mossoek parte hartu zutela salatu dute. Mossoen unitate berezi batek parte hartu du gertaeren ikerketan, adierazi dutenez: "Talde terroristak ikertzeaz eta aurkitzeaz arduratzen den Indarkeriazko Estremismoak Ikertzeko Unitate Zentralak hartu zuen bere gain etxegabetzearen ikerketa".

Bartzelonan bizi den etxebizitzaren arazoa ez dela kasu isolatua ziurtatu dute prentsaurrekoan, eta Euskal Herrian ere jasaten dugula. Etxegabetzeen aurka egiten duten kolektiboak jazartzeko "administrazio bidea eta zigor ekonomikoak" erabiltzea salatu dute. Beren esanetan, egungo sistemak "jabetza pribatua eta burgesiaren etekin ekonomikoa lehenesten" ditu eta, ondorioz, langile klasearen "interes eta eskubideen aurka" egiten du.

Gertatutakoa salatu eta zabaltzeko Llavors Absolució! dinamikara batu direla adierazi dute, eta dinamikaren parte izango diren elkartasun ekimenetan parte hartzeko eskatu. Auzipetuentzat absoluzioa eskatuta amaitu dute prentsaurrekoa.

Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal