lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/12/2025

"Euskara larrialdian: norantz goaz?” mahai-ingurua izango da bihar Arrasaten

La Haine - Euskal Herria
Arrasate Euskaldun Dezagun, Euskal Herrian Euskaraz eta JARKI antolakunde iraultzaileak euskararen egoera eta etorkizunaz hausnartuko dute.

Bihar, abenduak 3(Euskararen eguna), “Euskara larrialdian: norantz goaz?” mahai-ingurua eginen dute Arrasateko Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 18:30etan. JARKI antolakunde iraultzaileak antolatutako hitzordua da, eta Arrasate Euskaldun Dezagun eta Euskal Herrian Euskaraz-ek hartuko dute parte.

Mahai-inguruaren helburua euskararen gaur egungo erronkak eta horiei begira planteatu beharreko norabideak aztertzea izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, gaur egungo testuinguruan “euskarak bizi duen larrialdi soziolinguistikoa” jarri nahi dute mahai gainean, ikuspegi sozial, nazional eta politiko izan ditzakeen ondorioekin batera.

Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: “Zer funtzio/paper betetzen du hizkuntzak nazio identitatearen baitan?”, “Gaur egungo eskaintza elebitarra”, “Instituzioen papera”, “Gaur egungo erabileraren egoera” eta “Egoera iraultzeko proposamena”.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal