lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/03/2025

Euskararen aurkako bi eraso izan dira

La Haine - Euskal Herria
Batetik, D ereduko ikasleek PISAko probak gaztelaniaz egiteko aukera emango du Jaurlaritzak. Bestetik, Euskotrenen lan egin ahal izateko euskararen ezagutzaren eskakizuna murriztu nahi dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu den Begoña Pedrosak jakinarazi duenez, D ereduko ikasleek PISAko probak gaztelaniaz egiteko aukera izango dute. Nazioarte mailako azterketa ezagunenetarikoa da PISA. Sailburuaren arabera, aurren-aurrena, beren familia hizkuntzari buruzko galdera batzuk erantzun beharko dituzte ikasleek. Behin hori eginda, "berariazko" tresna aplikatibo batek esleituko du probak egiteko hizkuntza.

Bestalde, Euskotrenek enpresa publiko horretan lan egiteko B1 hizkuntza eskakizuna nahikoa izatea planteatu du. Orain arte B2 eskatzen zen, baina Euskotrenek enpresa batzordeari aurkeztu berri dion euskara errekerimenduei buruzko dokumentuan agertzen da asmo hau. 2013tik euskararen gutxieneko baldintza B2, hala ere, 2024ko irailean UGTk Euskotreneko egonkortze prozesu batean euskara eskatzeagatik salaketa jarri zuen epaitegietan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal