lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 05/06/2024

Eusko Jaurlaritzak Israelekin duen konplizitatea salatu du Uribe Kostako Khalas elkartasun taldeak

La Haine - Euskal Herria
Atzo Eusko Jaurlaritzak Bilboko Kale Nagusian duen egoitza okupatu zuten, poliziak eraikinetik arrastaka atera zituen arte.

Gazan gertatzen ari den sarraskia ikusirik, munduko hainbat lekutan ekintzak antolatu dituzte azken hilabeteetan, Israelek erasoaldia amaitu dezala eskatzeko eta Palestinaren aldeko aldarriak plazaratzeko. Euskal Herrian ere izan dira horrelako ekintzak; azkena, gaur. Uribe Kostako Khalas elkartasun taldea Eusko Jaurlaritzak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzara sartu da arratsaldeko bostak aldera, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak Israelgo Gobernuarekin duen «konplizitatea» salatzeko.

Lau lagun sartu dira eraikinean, begiak zapi batekin estalita eta arropak gorriz margoturik, odola irudikatzeko. Zabaldutako irudietan, beste kide bat ere ageri da lau horiei laguntzen. Ekintzaileek Eusko Jaurlaritzari egotzi diote «Palestinaren okupazioan eta Gazako sarraskian» laguntzea. Are gehiago, ekintzaren berri emateko X sare sozialean zabaldu dituzten txioetan adierazi dutenez, «beharrezkoa» da Israelen «laguntzaile» diren erakunde publikoak eta enpresak salatzea eta haien konplizitatea amaitzeko eskatzea: «Beharrezkoa da kolonizazioan eta genozidioan Israelen laguntzaile diren herri erakunde eta enpresak salatzea».

Eszenografia eta aldarri horiez gain, Palestina askatzera eta Israeli boikot egitera deitzen duten pegatinak itsatsi dituzte erakinaren barruan.

Hamar minutu inguru iraun du aldarriak. Polizia iritsi da, eta Khalaseko kideak eraikinetik kanporatu ditu. Elkartasun taldeko kideek nabarmendu dutenez, poliziek «arrastaka» atera dituzte, eta identifikatu. Hala ere, argi esan dute horrek ez dituela isilaraziko: «Palestinaren deskolonizazioa lortu arte, konplizitateak salatzen jarraituko dugu».

https://www.berria.eus/euskal-herria/eusko-jaurlaritzako-bilboko-egoitza-hartu-du-khalas-uribe-kostak-palestinaren-alde_2126153_102.html?utm_source=Twitter&utm_medium=Sare_sozialak_CM

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal