Eusko Jaurlaritzak plan bat onduko du 2027rako Ertzaintzak 8.000 agente izan ditzan
Eusko Jaurlaritzaren helburua da legealdia amaitu baino lehen Ertzaintzako lantaldea handitzea, alegia, 8.000 kideren langara gerturatzea. Hala adierazi zuen Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean, legealdirako asmoen berri eman zuenean. Bide horretan PPko legebiltzarkidea "konpromiso eta zehaztasun handiagoa" eskatu zion atzo Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuten mozio baten bidez. Mozioari dagokionez, erdibideko zuzenketa bat onartu dute, EAJren, PSE-EEren eta PPren babesarekin. EH Bilduk eta Sumarrek abstentziora jo dute.
Helburu horretara iristeko, ordea, plan bat egin beharko dute datozen hilabeteetan, jeltzaleek eta sozialistek popularrekin Eusko Legebiltzarrean adostu duten moduan. Plan horrek egutegi zehatz bat jaso beharko luke, 8.000 agenteren langa 2027rako bermatzeko. Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.412 ertzain daude gaur egun. Horrek esan nahi du datozen hiru urteetan 600 agente inguru batu beharko liratekeela adostutako kopurura heltzeko. Horrez gainera, aintzat hartuko dituzte epe horretan erretiroa hartuko duten ertzainak ere: 1.256 dira.
Hala ere, hazkunderik adierazgarriena azken sei urteetan heman da, izan ere, 3.000 ertzain hartzeko lan eskaintza publikoak antolatu ditu Jaurlaritzak, talde osoaren %35. Halaber, segurtasun plan berri bat garatuko dute, Ertzaintza "egungo beharretara" egokitzeko.