lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/05/2015

Ez gara delitu!

Topatu.info
"Terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta espetxeratu nahi gaituzte.Fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 10 urteko inhabilitazioa eskatu du gure kidea den Iraitzentzat

“Terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta espetxeratu nahi gaituzte. Fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 10 urteko inhabilitazioa eskatu du gure kidea den Iraitz Salegirentzat.

Euskal Herriko gazteek egunero gauzatzen dituzten borrokei eta gorpuzten dituzten proiektu, ideia eta sentimenduei ematen diegu ohiartzuna Topatun. Herritarren, eta zehazki gazteen zerbitzura dagoen komunikabide herritarra da gurea, gazteen komunikazio beharrei lehen pertsonan erantzuteko sortua. Gazteek gazteentzat. Hain zuzen, Iraitz epaile aurrera eramanda lan hau guztia da zigortu nahi dutena; gazte inkonformista, irudimentsu, alai eta langileari ahotsa ematea zigortu nahi dute, mezularia zigortu nahi dute.

2013ko martxoan Ernai gazte antolakundeak Urduñan antolatu zuen Gazte Danbadaren ekitaldi politikoan 7.000 lagun elkartu ziren. Ekintza horrek nahikoa interes informatibo zuela iritzita, hiru egun horietan jazotako guztiaz informatzen aritu ginen. 20 gazteko lantalde bat eratu eta lan itzela egin genuen bertan bizitako guztia modu alai eta zintzoenean kontatzeko. Hamarnaka bideo, ehunka argazki eta kronika andana ekoitzi genituen.

Guk egin bezala, beste hainbat komunikabide eta kazetarik informatu zuten Gazte Danbadaz, Iraitzek egindako lan bera egin zuten, baina gure kidea da epaile aurrean eseri beharko den bakarra. Hau ez da kasualitate hutsa, Iraitz epaitzea Topatu.info epaitzeko modu zuzen bat da. Arrazoia argia da: ez dute nahi gazte mugimenduari ahotsa ematen dion komunikabiderik.

Batzuek historia boterearen mesedetan izango den errelato bakarraz kontatu nahi dute. Guk, ordea, oraina kontatzen jarraitzeko hautua egina dugu aspaldi. Herri Harresietako maitasunaz, gazteriak bizi duen egoera prekarioari buelta emateko egiten duen borrokaren inguruan edota jendarte feminista bat eraikitzeko jardunei buruz informatzen jarraituko dugu.

Libre sentitu, libre pentsatu, libre egin eta libre adierazten jarraitu nahi dugulako. Ez da mozalik ez eta epailerik gure lana etengo duenik. 

Ez gara delitu!


 

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal