lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/10/2025

Foruzaingoak euskarari ematen dion "tratu iraingarria" salatu du Behatokiak

La Haine - Euskal Herria
Behatokiak Foruzaingoari kexa bat bidali zion eta horri honela erantzun zion Poliziak: “...contestación a nuestro requerimiento solo en euskera… No entendemos. Manzanas traigo… Archivamos”

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatu du Nafarroako Foruzaingoak ez duela bermatzen herritarrek arreta eta informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea. Behatokiak azaldu duenez, orain arte jasotako salaketek agerian utzi dute Foruzaingoak gaztelaniaz bakarrik igortzen dituela mezuak sare sozialetan, elebitasuna behartzen duen araudia urratuz. Gainera, euskara erabiltzen den aldi bakanetan, "baldar eta ulertezin" egiten dela gaitzetsi dute.

Duela egun batzuk, Euskararen Telefonoan erregistratutako kexa bat helarazi zion Behatokiak Foruzaingoari sare sozialetan euskara modu desegokian erabiltzeagatik, eta kexa horri honela erantzun zion Poliziaren komunikazio taldeak: “Nos gustaría recibir esta comunicación también en castellano, con el fin de poder entenderla y contestarla. Es incomprensible cómo no se utilizan las dos lenguas oficiales de Navarra”. Behatokiak berriz ere euskaraz erantzun zion Foruzaingoari, euskaraz ere arreta eskaintzeko duten betebeharra oroitaraziz. Behatokiak salatu duenez, azken mezu horri, "mespretxuz" erantzun zion Foruzaingoak: "Expediente inicial solo en euskera, contestación a nuestro requerimiento solo en euskera… No entendemos. Manzanas traigo… Archivamos".

Behatokiarentzat erabat onartezina da Nafarroako erakunde publiko batek euskaldunak “gutxiestea” eta “mespretxatzea”. “Are larriagoa da, gainera, jasotako arretaz kexu diren herritarrei eta erakundeei horrelako lotsagabekeria eta inpunitatearekin erantzutea”, gaineratu du. Erakundearen irtziz, agerian uzten du euskararen inguruko “ezagutzarik eta errespeturik eza”.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal