lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/07/2011

[Fotos] Concentración en denuncia de dos violaciones durante las fiestas de San Fermín

Ekinklik Argazkiak
Cientos de personas se han concentrado hoy frente al ayuntamiento convocadas por Gora Iruñea! y el movimiento feminista de Iruñea, para denunciar 2 violaciones en San Fermín

Cientos de personas se han concentrado hoy frente al ayuntamiento de Iruñea convocadas por Gora Iruñea! y el movimiento feminista de Iruñea, para denunciar la violación de una menor de 16 años en los sanfermines este fin de semana y la de otra joven de 22 que ha sido violada esta madrugada y otras muchas mujeres han tenido que soportar diferentes agresiones sexistas durante estas fiestas en las que “todo vale”.

Gora Iruñea! ha denunciado tambien que desde las instituciones navarras "se intentan ocultar todos los casos de violencia contra las mujeres y las denuncias que se ponen en sanfermines.

EMAKUMEON KONTRAKO INDARKERIARI EZ!!

Sanferminetan izandako bi bortxaketa salatzeko elkartu gara beste behin ere. Sanfermin hauetan bi emakume gazte bortxatu dituzte eta emakume askok jasan behar izan ditugu era anitzetako eraso sexistak. Badirudi, “Sanferminetan denak balio du” ustea, berriz ere gailendu dela azken urteetan bezala. Baina, entzun gaitzatela, sanferminetan, beste edonon moduan, denak ez du balio. Emakumeok EZ esaten dugunean, EZ da; berdin du zein baldintzetan dagoen edo zein den egoera. Emakume gisa, jai parekideez gozatzeko eskubidea dugu; inongo eraso sexistarik ez sufritzekoa, alegia. Ikararik gabe kalera ateratzeko eskubidea dugu eta eskuragarri ditugun espazio guztietan gozatzekoa, jaiak eta gauak, gureak ere bai baitira.

Gainera, nafar erakundeek sanferminetan jartzen diren eraso sexisten salaketak eta oro har, emakumeon aurkako indarkeria egoerak ezkutarazten dituztela salatu nahi dugu. Nola liteke sanferminetan bi emakume bortxatzea eta Iruñeako Udalak ez ezagutaraztea, eta iritzirik ez ematea? Are gehiago, nola liteke, behin kasuak ezagututa, instituzio publiko desberdinetara deitu eta erasoak ez onartzea?

Sanferminetan izandako eraso sexisten gaineko informazio erreala exijitzen dugu. Denek ezagutzen dugu zein den errealitatea, nahiz eta Iruñeako Udalak eta gainerako instituzio publikoak ezkutatzen saiatzen diren. Honez gain, izandako salaketa guztien gaineko jarraipena exijitzen dugu eta hauek ekiditeko neurri errealak eta eraginkorrak jar ditzaten eskatu.

Bizi dugun errealitatea eraldatu arte borrokan jarraituko dugu. Parekidetasuna oinarri izango duen jendartea nahi dugu; ezarritako balore patriarkal hierarkikoekin hautsiko duena; zeinetan, herritar orok eskubide berdinak izango ditugun eta emakume izateagatik emakumerik ez den zapaldua izango. Emakumeok eraso sexisten aurrean gure burua defendatzeko eta erasotzaileekin ez elkarbizitzeko eskubidea dugu.

Beharrezkoa da herritar guztien artean indarkeria sexistari aurre egitea. Emakumeon duintasunaren aurka egiten diren erasoek ezin dute erantzunik gabe geratu. Bada garaia, emakumeon kontrako indarkeriari aurre egiteko benetako sare sozialak artikulatzekoa.

Hemendik, gure babes osoa adierazi nahi diegu bortxatutako emakumeei, eta sanferminetan edonolako erasorik jasan duten emakume guztiei. Eta animatu nahiko genituzke jasandako erasoak salatzera.

Horregatik ez gara hauxe esateaz inoiz nekatuko:

• Aski da emakumeok gure bizitzaren jabe garela barneratu ezin duten gizonezkoen eskuetan edozein eraso sexista pairatzeaz!!
• Aski da emakumeok egunerokotasunean bizi behar izaten dugun erailketa, bortxaketa, jipoi, eraso, e.a.!!
• Aski da instituzioek beren ahoak hitz hutsalez betetzeaz, emakumeok indarkeri sexista sufritu behar dugun bitartean
• Aski da errealitate gordin hau ezkutatzeaz!!
• Aski da indarkeri sexistaren biktima diren emakumeei ezer gutxi laguntzen dieten sasi neurriez!!
• Aski da komunikabide ezberdinetan gai honi buruz ematen den tratamendu lotsagabeaz!!
• Aski da jaiak normaltasunez eta lasaitasunez bizitzeko aukerarik ez izateaz!!

ERASO SEXISTARIK EZ!

Gora Iruñea – uztailak 11

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal