[Vídeo y Fotos] Manifestación en Iruña contra las últimas detenciones
[Eusk] Por un proceso democrático, no a la represión!
Errepresiorik ez!: 4.000 LAGUN INGURU BILDU DIRA IRUÑEAN ERREPRESIOAREN AURKA ETA PROZESU DEMOKRATIKO BATEN ALDE
Torturarekin amaitzeko inkomunikazioa baztertu behar dela adierazi dute antolatzaileek
Milaka pertsona manifestatu dira gaur arratsaldean Iruñeako karriketan. "Prozesu demokratiko baten alde, errepresiorik ez" leloarekin, torturarekin bukatzea eta atxilotuak izan diren pertsonak askatzea exijitu dute. Martxan Aralar, EA, Ezker Abertzalea, LAB, CGT, STEE-EILAS, ESK eta eragile ezberdinetako pertsona ezagunek hartu dute parte. Manifestazioaren bukaeran, guzti horien izenean Nestor Salaberriak hartu du hitza.
Gogoratu du 2007ko azarotik Nafarroan 45 pertsona atxilotuak izan direla Segi, Ekin, Batasuna, edo Gestoras-Askatasuna edota Kale Borrokan aritu izanaren aukusazio orokorrarekin. 45 pertsona horietatik 27k torturak salatu dituzte.
Gainera, Polizi Espainolak 25 pertsona baino gehiagoren kontrako inputazioak sortu ditu, “zerrenda beltza” bezala ezagutzen dena.
"Pertsona hauek guztiak, independentistak dira, pertsona langileak dira, bere auzo eta herrietan eremu ezberdinetan lan egiten duten pertsonak dira. Denek lan publikoa egiten dute gizarte hau aldatzeko nahiarekin, bidezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko nahiarekin. Bertsio ofizialak berriz, eraginkortasun polizialari esker terrorista arriskutsuak atxilotu direla adierazi du", salatu dute.
Prozesu demokratikoaren alde
Eragile guzti horien usteetan "gertaera guzti hauek oso larriak dira. Euskal jendartearen sektore zabal batek Euskal Herriko eta euskal herritarren eskubideak onartu eta errespetatuko dituen benetako demokrazia baterako bidea, prozesu demokratiko bat garatzeko apostua eta aldarrikapena egiten duenean, bide zibil, politiko eta demokratikoen aldeko apostua egiten denean, estatuak, gobernuak, bide polizialekin jarraitzeko apostua erakutsi du, eskubide urraketekin jarraitzeko apostu garbia erakutsi du." Horrexagatik exijitu dute inkomunikazioa baimentzen duen legea "indargabetzea, ONU-ko azkeneko informeak eskatzen duen bezala, torturarekin bukatuko dela ziurtatzeko."
Bigarrenik, "erakunde sozial eta politikoen ilegalizazioak baimentzen dituzten legeak indargabetzea, oinarrizko eskubideen urraketekin" bukatzea. Eta azkenik "Euskal Herriko pertsona guztien eskubide guztiak onartuak eta errespetatuak izango diren benetako demokrazia bateruntz aurrerapausoak ematea, gatazkaren konponbideruntz eta bakeruntz eramango gaituen bidean lagunduko duten gutxiengo demokratikoak ahalbidetuz."
Eskubide zibil eta politiko guztien alde lan egiten jarraituko dutela ziurtatu dute "benetako demokrazia bat lortu arte".
Extraído de Apurtu.org











http://www.ekinklik.org/index.php?option=com_datsogallery&Itemid=30&func=viewcategory&catid=197







