lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/07/2020

[Fotos y Videos] Se realiza la manifestación de Jarki en Gasteiz

La Haine-Euskal Herria
La manifestación reclama recuperar las calles y denuncia "esta normalidad"

Al grito de "Hau ez da normalitatea!" Comienza la marcha convocada por Jarki en Gasteiz bajo el lema "Kaleak Berreskuratu"

Entre gritos de "borroka da bide bakarra" y "txakurrak Kanpora" la mancha avanza por la calle olaguibel

Varias dotaciones de la Ertzaintza preceden a la marcha, que sigue avanzando por el centro de Gasteiz . Los manifestantes gritan "Independentzia,, sozialismoa", "kapitalismoa suntsitu"

Termina la marcha frente a la catedral nueva con la lectura del manifiesto


Manifiesto leído al final de la convocatoria:

Dominoaren fitxek erortzen dihardute. Mutu nahi gaituzte. Itsu nahi gaituzte. Gor nahi gaituzte. Azken finean, erabat otzanduta nahi gaituzte. Euskal Herria ez da mundu mailan salbuespena izan eta azken hilabeteak erabat gordinak eta beltzak izan dira Euskal Herri Langilearentzat.

Burgesiak ederto baliatu du egoera hau beldurra bere arma eginez, hau basoan barrena hedatzen den sute gisa baliatzeko, txintxo eta isilik mantendu gaitezen. Izan ere, Covid-79aren harira eratorritako salbuespen egoera ongi erabiltzen ari dira, euren hItzen arabera, gizarte diziplina ezarri eta beti helburu izan duten langile klase adeitsu eta barearen figura ezartzeko, bake sozialaren izenean.

Kapitalistak iaioak dira egoera ezberdinen aurrean ahalik eta errentagarritasun handiena ateratzen. Hori da euren negozioa, eta horretan datza euren boterearen eta nagusitasunaren muina. Horretarako, betiko moduan langileak baliatzen dituzte euren xedeak erdiesteko eta osasun larrialdia printzipio horren jarraipena baino ez da izan. Langileak, osasungintzan, elikaduran edota industrian dihardutenak, lehen lerroan egon dira euren osasuna jokoan jarriz, denen hobe beharraren izenean baina, betiere, burgesen irabazi ekonomikoen mesedetan.

Hala ere, aurrekoa zehaztu beharreko baieztapena dugu. Etxean isolatuta, bakartuta eta gure mugikortasuna erabat baldintzatuta mantendu gaituzten arren, bizirauteko bere lan-indarra saldu behar duen langileak beharrera joaten jarraitu behar izan du. Antza, kalean kutsatzeko arriskua daukagun bitartean, lantokietan nolabaiteko immunitatearekin edo babes egoeran gaude.
Hori dela eta, kapitalisten hobe beharrez diharduten gobernu burgesek langile klasearen egunerokotasunari erasaten dioten neurriak aplikatu arren, hauek ederto moldatu dituzte sistema kapitalistaren mesedetan, ekoizpen eta jardun ekonomikoari eusteko. Agerian utziz, bizitzak arriskatzeko prest dauden arren, ez dutela onartuko,

inolaz ere, euren mozkinak arriskuan jartzerik, langile baten bizitza merke irteten baita eta erabat ordezkagarria baita ekoizpen baliabideen kontrola dutenentzat.

Nahiz eta herri langilea beldurtuta eta jarrera otzan baten pean aurkitu, ezinezkoa izango litzaieke hau guztia aurrera eramatea, biolentziaren monopolioa daukaten borrerorik gabe. Argiagoak izango gara, burgesei ezinezkoa litzaieke nagusitasuna mantentzea kolore ezberdinetako euren txakurren babes leialik barik. Ondo gogoratzen baititugu, jada hilabete batzuk iragan badira ere, konfinamenduan zehar txakuvrek berezkoak dituzten gehiegikeria egoerak jasotzen zituzten testigantzak eta irudiak, beti lagun daukaten inpunitate markoaren baitan.

Hala ere, ez gaitezen erratu, zeresana eragin duten gehiegikeria hauek itxialdi egoera dela eta deigarriagoak izan diren arren, ohikoak eta berezkoak baitira kapitalaren borreroengan, etsaiak kontrakoa nahi badu ere, memoria daukagulako eta herri honek ondo dakielako, herri langilearen jazarpenean txakurren papera zein izan den eta zein izaten ari den. Eta ospitaleen parean numeritoa egin eta salbuespen egoera euren historiala garbitzeko baliatzen saiatu arren, argi izan dezatela desinfektatzailearekin edota euren krimenak ezkutatzeko darabilten karearekin ere ez dutela euren burua zurituko, herriak ez baitu ahaztuko eta ez baitu barkatuko, inoiz, bere aurka era irmo eta keiaiean egunerokotasunean jardunez berau esplotatzen dutenak babesten dituztenak zeintzuk diren.

Konplizeez eta laguntzaileez berbetan ari garenez gero, ezin ahantz ditzakegu gobernu burgesen eta kapitalisten interesak babesten diharduten hedabideak. Informatu ordez, botere faktikoei interesatzen zaien propaganda eta publierreportajeak egitera mugatzen direnak. Izan ere, une honetan milaka langile euren burua kale gorrian aurkitzen ari dira, ustez gaitzaren ondorioz eratorritako krisi ekonomikoaren aitzakiapean.

Hala ere, hedabide ezberdinak tematuta daude errealitate hau herriari ezkutatu eta opor eta rebrote delakoez hitz egitean, nolabait herri langileak egunero pairatzen duen egoera eta errealitatea ez aipatzeak berau desagerraraziko balu bezala. Baina errealitatea ezkutatzea zaila da hainbat pertsona kale gorrian daudenean, eta bizirauteko beharrezkoak dituzten gastuak ordaintzeko gai ez direnean.

Zenbat Iangile kaleratu dituzte, merkeagoa zelako behin behineko beharginak botatzea, ERTEA aplikatzea baino? Horrela gainera lanpostuen kostuak murrizteaz eta hauek prekarizatzeaz gain, langileen arteko elkartasuna desagerrarazi eta euren arteko leia sustatzen baita. Zenbat aitzakia jarri dituzten horrelako maniobrak eta operazioak justifikatzeko, egungo testuingurua aprobetxatuz, gainprodukzioa, errentagarritasun falta, merkatuaren gaingaitasuna... Hala ere, ez al dira horiek beti erabiltzen dituzten panema eta argudioak?

Errealitatea da, betiko moduan kapitalistek errentagarritasuna eta etekina ateratzeko aprobetxatu dutela testuingurua, langileekiko kontrola eta jazarpena mantentzeko eta euren irabaziei eusteko, hau ez baita ofentsiba berri bat, kapitalismoaren historian era jarraian eman den dinamika baten jarraipena baizik.

Langileen menperakuntza mantentzeko neurriez hitz egiten gabiltzanez gero, gogora ekarri behar dugu itxialdi egoeraren eskutik hedatu eta ezarri nahi izan den telelanaren figura, langileak lantoki eta lan guneetatik kanpo geratzea lortzen duena, langileen arteko hartu-emanak eten, eta edozein antolakuntza edota elkartasun izpi errotik mozteko aukera ematen duena. Izan ere, beldurraren eskutik onarpena edota jarrera kolaboa lortu dute, langileen artean arrakalak handituz. Beldur hau kultura indibidualista sustatzearen eta areagotzearen eskutik dator, martxan jarritako lan esparruko neurri guztiek hau dutelarik iturburu.

Euskal Herriari dagokionez, itxialdiak eta salbuespen egoerak agerian utzi dute marko autonomikoaren iruzurra, erabaki eta neurri guztiak Madril eta Parisetik hartu eta abiarazi baitira. Bitartean, bertako gobernu autonomiko kolaboratzaileak euren botere eta kudeaketaren eldarnioari, alegia, hainbeste aldarrikatzen duten marko propioari eusteko txotxongiloak bezala aritu dira, hedabideetan aurpegia emanez, baina euren benetako jabeek hariak mugitzen zituztelarik.

Espainiar eta frantziar estatuez hizketan aritu garen arren, ezin dugu ahaztu marko autonomikoaren iruzurra betikotzeko eta, azken finean, bi estatuek Euskal Herria nazio gisa menderatuta mantentzeko darabiltzaten instituzioen eraginkortasunari eta izateari eusterako orduan, bertako burgesiak jokatzen duen papera eta posizioa zein den. Eurek argi baitaukate euren klase interesak zeintzuk diren eta behin eta berriz erakusten baitute interesok edozein auziren aurrean Iehenetsiko dituztela, burgesen aberri bakarra kapitala baita.

Gauzak horrela, Euskal Herri Langileak beharrezkoa du kolpeak isil-isilik jasateari uztea, bere proiektu politikoa gorpuztu eta, azken finean, bere helburu estrategikoak erdiestea ahalbidetuko dion alternatiba politiko iraultzaile integral bat abiaraztea. Eskubideak, langile boterea, ez baitira burgesiaren eta estatuen eskuzabaltasunetik etorriko, erreformismoak ezin baitu, inolaz ere, burgesen onarpen mailatik haratago doazen neurriak lortu.

Hori dela eta, beharrezkoa zaio Euskal Herri Langileari prozesu iraultzaile bat martxan jartzea boterea eskuratzeko bidean, horretan baitatza aldebakartasuna. Beharrezkoa da erresistentzia fasetik, eraikuntza fasera igarotzea eta apurka-apurka, era mantsoan baina irmoan, estatuen botereguneak higatu eta Iangileen eskutik eratorritako eta beren kontrolpean dauden tresnez hornitzea.

Eta horretarako beharrezkoa da proiektu politiko amankomun baten pean batasuna oinarri duen estrategia bat martxan jartzea. Hau da, beharrezkoa da espontaneismotik aldendu eta, behin behineko izaera edota izaera taktikoko minimo lausoen inguruko elkarlan edota sasibatasunetik haratago, Euskal Herri Langilearen mesedepeko proiektu politiko argi eta zehaztu baten inguruan antolatu eta elkarguneak eraikitzea. Herri langilearen antolakuntzatik bakarrik sor baitaiteke herri honek beharrezkoa duen alternatiba iraultzailea.

Horretarako, beharrezkoa da hainbat urtetako mesfidantza, ezinikusi eta norbanakoen interespeko esperientziak atzean utzi, batu eta ados jartzea. Euskal Herri Langileak kontrara diharduen eta erantzunera mugatzen den politika egiteko era baino, bere proiektu propioaren eraikuntzan oinarritutako alternatiba bat merezi duelako. Herriak banaketa eta interes indibidualetan oinarritutako praktiken aurrean, atxikitzeko eta indarrak batzeko gai den alternatiba bat merezi duelako. Azken finean, Euskal Herri Langileak bere beharrizanak aseko dituen alternatiba politiko iraultzaile integral bat merezi duelako, eta bide horretan ulertu behar dugu gaurko manifestazioa.

Gaur, nahiz eta gutxi egon, argi uzten ari baikara guk ez dugula kalean jarduteko inoren baimenik behar, kaleak herri langilearenak baitira eta, aldarrikapenetatik haratago, guk gure jarduna egintzetan oinarrituko dugulako. Honen aurrean etsaiak ohikoak dituen formulak jarri ditu martxan, kriminalizazioa kasu, baina argi izan dezatela gauza bat, guk ez dugu amorerik emango eta ez gara inoren aurrean makurtuko. Edozein prozesu iraultzailek kapitala eta berau sostengatzen duten indarren kontrako konfrontazioan baitauka oinarria, Euskal Herri Langilea zapaltzen dutenekiko ez baitago adostasun posiblerik.

Eta argi izan dezatela eurek domino segidaren lehenengo pieza bota duten arren, Euskal Herri Langilearen antolakuntzaren eta borrokaren bitartez eurak izango direla jarraipen honen azken biktimak. Euskal Herri Langilea antolatuz alternatiba iraultzailea eraiki beharra dagoelako. Kapitala borrokatuz, Euskal Herri langileak boterea eskuratu behar duelako.

Gora Euskal Herria askatuta!
Independentzia eta sozialismoa!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal