lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/04/2025

Frantziako estatuak migrazioaren aurkako polizia kontrolak indartzen ari da mugan

La Haine - Euskal Herria
CRS indar errepresiboen arabera, Euskal Herriko mugan aritzeko “mugako bigarren indar berezia” eratu dute.

Le Figaro egunkariak martxoaren 27an plazaraturiko alean, Eric Laplaud, CRS poliziaren burua iturri gisara aipatuz, eta 2023an Itsas-Alpeetako departamenduan sortu zena eredu gisara harturik, Euskal Herriko mugan aritzeko “mugako bigarren indar berezia” eratu dela jakitera eman du hedabideak.

Hau ez da mugan militarizazioa areagotu izanaren ebidentzia bakarra, izan ere, Frantziar Poliziak, Jendarmeriak eta Armadak migrazioren kontrako borroka azkartu dela irudikatzeko operazio zabala garatu zuten joan zen astean Akitania Berriako eskualdean. Osotara, 19 bat kontrol puntu eman zituzten frantziar uniformedunek muga aldean, egoera irregularrean ziren 130 migrante atzeman zituztela. Horietatik 23 espainiar poliziaren eskuetan eman zituzten, eta beste 18k frantses lurraldea lehenbailehen uzteko aginduari egin beharko diote aurre. Era berean, bideoak zabaldu zituzten sare sozialetan hainbat poliziek.

Hilabete baten bueltan gisako bigarren operatiboa da, eta gainera, Jean Girier Pirinio Atlantikoetako prefeta adierazpen batzuk egin ditu migratzaileak kriminalizatuz. Martxoaren 28an, departamendu kontseiluaren aitzinean hartu zuen hitza, Pauen. Ahoan bilorik gabe mintzatu zen estatu-ordezkaria, beste behin ere, migrazioa eta delinkuentziaren arteko lotura eginez. Hau ez da gaiari buruz hitz egiten duen lehen aldia, eta otsailean adierazi zuenez, 2024. urtean migratzaileen sarrera nagusia bilakatu zen Euskal Herria barne den departamendua. Girier prefetak jakitera eman zurnez, orotara 5.264 herritar geldiarazi zituzten mugan iazko urtean, frantziar lurraldera sartzeko ahalegintzen ari zirela.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal