lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/02/2024

Gaizka Astorkizaga askatasunaren aldeko konzentrazioa egin dute Gernika-Lumon

Bustialdeko Hitza/La Haine
Euskal preso politikoak astebete darama preso Zaballako espetxean, eta babesa erakutsi diote honen eskualdean.

Gaizka Astorkizaga Fito ibarrangelutarrak astebete darama preso Zaballako espetxean, eta babesa erakutsi eta aske behar lukeela adierazteko elkarretaratzean batu ziren atzo arratsaldean, otsailak 22, Merkurio inguruan.

Iñaki Bilbao eta Patxi Ruiz  euskal preso politikoak gose greba egin zutenean izandako hainbat ekintzagatik atxilotu zituzten Valentina Morisoli eta Astorkizga 2020an, eta bederatzi hilabetez behin-behineko espetxealdian egon ostean, aske geratu ziren 2021ean. Iazko ekainean, baina, “desordenak” leporatuta, bi urteko kartzela zigorra ezarri zieten. Azo gogoratu zuten hirugarren aldiz espetxeratu dutela, eta, beraz, egungo zigora bukatzen duenean, guztira sei urte izango dituela beteta giltzapean, eta Espainiako Audientzia Nazionaleko Fiskaltza beste hamazortzi urte ezartzea eskatzen ari dela.

Beste behin, estatuen “errepresioa eta terrorismo sistematikoa” salatu zituzten: “Adierazgarria da kartzelatu duten guztietan errepresioaren aurkako ekintzetan parte hartzea leporatu diotela. Errepresioa salatu eta errepresio gehiago jaso bueltan. Eta hori ere Gaizkaren konpromisoaren erakusgarri argia da, ‘Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuek dena eman behar ez dezaten’ esaldia hitzak baino zeozer gehiago dela frogatzen duelako. Kartzelak husten joan daitezke errepresioaren aurrean erresistentziarik ez dagoen bitartean, baina horrek ez du ezabatzen zapalkuntza. Estatuek egoeraren eta euren interesen arabera moldatuko dute errepresio maila, baina terrorismo sistemikoaren indarkeria presente egongo da beti izuaren bidez langileria apal eta sumiso mantentzeko helburuz”. Preso politiko, deportatu eta errefuxiatuen askatasuna zein askatasun politiko, sozial eta nazionala bermatuko duen prozesua oinarri dituen amnistia osoa aldarrikatzen jarraitzen dutela azpimarratu zuten.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal