lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/01/2024

Gaizka Astorkizaga “Fito” berriz espetxeratzeko agindua eman dute

La Haine - Euskal Herria
2023ko ekainean burututako epaiketaren sententzia ailegatu da eta 18 hilabeteko kartzel-zigorra jaso du preso ohiak.

Sua eta Harriak jakinarazi duenez atxilotua izateko arriskuan dago Gaizka Astorkizaga preso ohia. Iazko ekainean epaitu zuten Fito, Valentina Morisolirekin batera, Espainako Auzitegi Nagusian(Gaur hasten da Valentina Morisolen eta Gaizka Astorkizga "Fitoren" kontrako epaiketa Madrilen (lahaine.org). Epaiketa horren harira hainbat kale borroka ekintza leporatzen diote Fitori, Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoarekin elkartasunean eman zirenak. Egun haietan Txikito gose greban zebilen, Euskal herriaren independetzia eta sozialismoa aldarrikatzeko zein kartzeleko kondizio txarrak salatzeko, eta honekin eman ziren mobilizazio zein elkartasun keinuen testuinguruan atxilotu zituzten bi militanteak 9 hilabete baino gehiago preso mantenduz. Orain jakinarazi dutenez fiskaltzak 18 hilabeteko espetxe-zigorra berretsi du, desordenak eragitea leporatuta.

Gaizka Astorkizagak haibat kolpe errepresibo jaso ditu, izan ere, 2011an Bilbon eman zen manifestazio batean, banketxe baten kontrako kale borroka ekintza saikera bat egotzi zioten eta 4 urtez izan zuten preso. Era berean, oraindik epaiketa bat du pendiente Fitok, izan ere, 18 urteko kartzel-zigorra eskatzen du berarentzat Espainako Auzitegi Nazionalak(Gaizka Astorkizaga "Fito"-ren errepresio kasuen inguruko komunikatua (lahaine.org). Kasu horretan Fiskaltzak Eako kutzazain bait erretzea leporatzen dio, Patxi Ruiz euskal preso politikoaren gose grebaren harira eman zen elkartasun ekintza. Honen aurrean, Sua eta Harriak mobilizazioei adi egoteko deia egin du sare sozialetatik.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal