lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/09/2023

Gaizka Astorkizaga "Fito"-ren errepresio kasuen inguruko komunikatua

La Haine - Euskal Herria
18 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskala berarentzat.

Barrangeluko bizilaguna den Gaizka Astorkizaga Arriaga “Fito” jakin izan duenez, epaiketa berri bat izango du, 18 urteko eskaera fiskala duena.

2020an, Ea herrian kutxazain baten aurka egindako sabotaiak leporatuta epaituko dute oraingoan, Lekeitioko beste bi herritarrekin batera. Epaiketa berri hau inongo oinarri sendo barik egingo dute, Guardia Zibilaren presioengatik eta Audientzia Nazionaleko fiskaltzak ahalbidetuta.

Gaizkaren atxiloketa 2020ko azaroaren 16an eman zen, operazio antiterrorista baten baitan. Erakunde terrorista bateko kide izatea, kalte terroristak eta terrorismoari apología egitea izan ziren berari zein berarekin atxilotutako beste Usansoloko herritarrari leporatzen zizkioten karguak. Bederatzi hilabetez kartzelan egon ostean, egun behin-behineko askatasun egoeran aurkitzen da. Testuinguruan jartzeko, 2020. urtean, Patxi Ruiz "Kapota” eta Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoek borrokaldiak eraman zituzten espetxeetan eta borroka horiek jarraipena eta babesa izan zituzten kaleetan.

Atxilotze hauetatik hilabete batzuetara, Lekeition beste bi atxiloketa eman ziren. Oraingoan, Fitorekin batera epaituak izango direnak. Akusazioen argudioak pisuzkoak ez zirenez, erakunde terroristaren kide izatearen kargua ekuaziotik kendu zuten eta kasua bi pieza ezberdinetan banatu zuten. Horietako baten epaiketa aurtengo ekainean izan zuen Madrilen. Gaur egun, Fito epaiketa horren sententziaren zain aurkitzen da eta espetxeratua izateko hainbat aukera ditu.

Guzti honen aurrean, Espainiako estatu faxista zein bere tresna errepresiboak, pikoloak, Audientzia Nazionala, zipaioak eta politiko burges guztien kondenak zein isiltasun interesatuak salatu nahi dira eta, horrekin batera, Patxi Ruizen edota Txikitoren borroka eredugarriak eta Euskal Herri langilearen matxinada zein erresistentziarako grina goraipatu nahi ditugu.

ANMNISTIA OSOA!

INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal