lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/10/2024

Gaizka Astorkizaga euskal preso politikoa isolamendutik atera dute zigor larri bat ezarrita

Fito eta beste preso bat boxeoan entrenatzen egon ziren, baina kartzelariak haien artean borrokan ibili zirela interpretatu zuen eta isolamendu modulora bidali zituzten.

Pasaden larunbat goizean, Gaizka Astorkizaga “Fito” eta beste preso bat boxeoan entrenatzen egon ziren, beste askotan egin izan duten moduan. Egunak normaltasunez aurrera egin zuen kartzelako gaueko txanda iritsi zen arte. Txanda honetan, kartzelariak entrenatzeagatik zituzten lesioak ikusita, haien artean borrokan ibili zirela interpretatu eta horren parte eman zuen. Gertatutakoa argitu nahi ezean, bai Gaizka zein beste presoa isolamendu moulura eraman zituzten, haien eskubideak urratuz, aplikatzen zitzaien araudia notifikatu gabe eta tratu iraingarriak jasarriz. Astelehenera arte egon dira isolamenduan eta zigor oso larri batekin bueltatu dira haien modulura.

Gaizka Astorkizaga "Fito" aurtengo otsailean espetxeratu zuten, une horretan gose greban zeuden bi euskal preso politikori elkartasuna adierazteko banketxeen aurka egindako ekintza batzuengatik. Gainera, irailean 3 urte eta 6 hilabete gehiagoko espetxe-zigorra jaso zuen; beraz, gaur egun 5 urte eta erdiko espetxe-zigorra betetzen ari da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal