lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/07/2024

Gaizka Astorkizaga “Fito” euskal preso politikoa hilero bi borroka egun burutuko ditu

La Haine - Euskal Herria
Hilaren azken aurreko ostiralean, kartzelak banatzen duen janariari uko egingo dio, errepresioa salatzeko, eta hurrengo ostiralean 24 orduko baraua egingo du, amnistia osoa aldarrikatuz.

Idatzi baten bitartez, euskal preso politikoak jasaten ari diren eraso zein eskubideen urraketa salatu du Gaizka Astorkizagak .Preso politikoa adierazi duenez 27 lagunen bisita jasotzeko debekua jaso du, pertsona hauen militantzia eta jarduera elkarbizitzaren kontrakoa izatearen aitzakipean. Horietako bat “aurretik Estatu Espainoleko espetxeetan bisita baimena izan du eta, beste bat, psikologoa da, honen debekua osasun eskubide urraketa larria izanik” salatu du Fitok.

Idatzian “debeku hauek argi uzten dute Eusko Jaurlaritzak zerrenda beltz bat duela, belaunadi zahar zein gazteetaz osatuta dagoena, eta presoen eta gure gertukoen arteko komunikazioa” baldintzatzen duela salatu du, “eraso edo inkomunikazio egoera alde bikoitzekoa” dela gehituz, “bai presoa kalearekikoa zein kalea presoarekikoa”. Hala ere, bere kasua ez da bakarra, beste euskal preso politikoei baita espetxe barruko zenbait jarduerei eragiten dien egoera da. Fito adierazi duenez ekintza hauen helburua “disidentzia politikoaren pentsaera eta jarduerak etetea eta elkarbizitza faltsu bat ezartzea” da, eta Eusko Jaurlaritza eta hura osatzen duten alderdi politikoek guzti honen erantzule bezala seinalatu ditu.

Bestetik, urrian Espainiar Estatuko Audientzia Nazionalean epaiketa izango duela azaldu du, 18 urteko espetxe eskaera baten pean. Egun arte, guztira 5 urte eman ditu kartzelan, eta AN-ren zigorra osorik betetzeko urtebete falta zaio, hurrengo epaiketari aurre egitearekin batera.

Honen aurrean, uztailetik aurrera, hilero borroka egun bi burutuko ditu euskal preso politikoak. Batetik, azken aurreko ostiralero, presoak jasaten duten “salbuespen-egoera eta Euskal Herriko langileriak bizitzen ari den errepresioa salatzeko”, kartzelak banatzen duen janariari uko egingo dio. Bestetik, hilaren azken ostiralero, 24 orduko baraua egingo du, Amnistia Osoa aldarrikatuz, aurretik emandako espetxealdietan egin duen bezala. Gaur egun, “amnistia osoa bakarrik lortuko da independentzia eta euskal estatu sozialista” baten alde borrokatuz azaldu du preso politikoak.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal