lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB53

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/07/2022 :: Nacionales E.Herria

Gasteizko atxiloketen harira

x Aske

Atzo Gasteizko hiria 3 gazteren atxiloketaren berriarekin esnatu zen. Hedabide ezberdinek zabaldutako intoxikazioak alde batera utzita, uztailaren 24an tabernan jazotakoa, pertsona baten probokazioen ondorioz emandako ika-miken testuinguruan eman zen, besterik gabe. Atxilotutako pertsonek, pertsona horren jarrera probokatzaileaz haratago, ez zuten bere inguruko bestelako informaziorik.
Hala ere, Euskal Herria jazartzen duten politikariek eta jazarpen hau betikotzeko egunero lanean diharduten euren morroiek azkar zabaldu zuten jazotakoaren inguruko euren bertsioa. Gertakariak eragin zituen probokatzailearen zipaio izaera azpimarratu eta tabernako ika-mikaren motibaziotzat jo zuten, era faltsuan, ezohikoa ez zen gertakari bat magnifikatu eta desitxuratuz, bere larritasuna eta oihartzuna handitze eta etekin politikoa ateratze aldera.
Izan ere, Gasteizen gertatutakoa, aurretik Mutrikuko jaietan jazotakoaren harira burututako kanpainaren jarraipen gisa ulertu behar dugu; etsaiaren estrategia argia baita, Euskal Herri Langilea jazartzeko biolentzia edota honen mehatxua darabiltenen profesioa zuritu eta euren figuraren presentzia normalizatzea. Are gehiago, jazarpena ogibide dutenak zuritzeaz ez ezik, biktimatzat saldu nahi dizkigute horretarako. Euskal Herrian, tamalez, ez da lehenengo aldia taberna esparrura mugatutako iskanbila bat Euskal Herri Langilearen aurka jotzeko baliatzen dena, hau era guztiz faltsuan polizia izateagatik eman denaren aitzakiapean.
Gasteizko atxiloketak, Euskal Herriak nazionalki zein sozialki azpiratuta mantentzeko pairatzen duen okupazio militarraren kontestuan kokatu behar ditugu, halabeharrez. Izan ere, atxiloketak burutzeko orduan, atxilotuetako batek hainbat kolpe pairatu zituen poliziaren aldetik, kotxera zeramatenean. Era berean, zipaioek atxiloketa aldian Espainiako himnoa jarri zieten, era jarraian ziegako argiak piztuta mantentzearekin batera, noizbehinka ateari kolpeak ematen zizkioten bitartean, atxilotutako gazteek lo hartzea ekiditeko xedez.
Honen aurrean, ASKE antolakundeak ondorengoa adierazi nahi du:
• Hasteko, gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu atxilotutako 3 pertsonei. • Bestalde, gogor salatu nahi dugu gertakariak manipulatzen eta gezurrak zabaltzen ari diren politikari ezberdinen jarrera. • Era berean, gertakariek argi utzi dute biolentzia, jazarpena eta beldurra zeinen eskutik datorren, eta zeinek baliatzen duen bere posizioa hau zabaltzeko. • Txakurren inpunitatea ekidite aldera, salaketa eta mobilizazioa Euskal Herri Langilearen tresna politikoak izan behar dira. Argi utzi behar zaie txakurrei ez ditugula euren praktika mafiosoak onartuko.
Argi utzi nahi dugu Euskal Herri Langilearen aurka dihardutenek ez dutela lekurik gure kaleetan, herri langilearen partetik mespretxu osoa merezi dutelarik. Gauzak horrela, ASKE-k, atxilotuei elkartasuna adierazi eta eraikitzen ari diren muntai poliziala salatzeko, gaur, arratsaldeko 19:30ean, Gasteizko Farolonen burutuko den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen du.
Muntai polizialik ez! Atxilotuekin elkartasuna!

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB53

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal