lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 30/05/2024

Gaur duela 33 urte Jon Errezuma eta Joan Monteagudo eusko gudariak erail zituen Guardia Zibilak

La Haine - Euskal Herria
Indar errepresiboak bi euskal militanteak tirokatu zituzten. Valentziarra momentuan erail zuten eta gernikarra ospitalerako bidean hil zen, lekualdatzeko momentuan arriskutik kanpo egon arren.

1991ko maiatzaren 29ean, ETAk Guardia Zibilaren aurkako ekintza bat burutu zuen Vic-en(Herrialde Katalanak). Hurrengo egunean, Guardia Zibilak ustezko egileak non zeuden jakin zuen, eta indar berezietako zenbait unitate bidali zituen. Indar errepresibo hauek bi euskal militante tirokatu zituzten, Jon Felix Erezuma Uriarte gernikarra eta Joan Carles Monteagudo Povo valentziarra. Lliça d 'Amunten izan zuten lekuko gertakariak, eta Joan Carles momentuan hil zen.

Jon Erezumak, bestalde, ez zuen zauri hilgarririk. Tirorik larriena, gibela jotzen zuena, egonkortua izan zen. Granollerseko Ospitalaren txostenaren arabera pazientea hemodinamikoki egonkor zegoen, eta orduan anbulantzian lekualdaketa antolatu zen, baina Jon hilda iritsi zen Bartzelonara. Jon anbulantzian sartu zen odol nahikorekin eta egonkor, eta odol tantarik gabe iritsi zen Bartzelonara. «Shock hipobolemikoa» da haren heriotzaren arrazoia. Lekuko batzuen arabera, bi pertsona arraro igo ziren anbulantzia horretara, protokolo guztien kontra.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal