lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/10/2025

Gaur goizean familia bat etxegabetu dute Burlatan

La Haine - Euskal Herria
Emakume bat eta bere bi seme alabak kale gorrian geratu dira, eta Espainiako Poliziak manifestarien aurka oldartu da behin baino geihagotan, hainbat pertsona zaurituz.

Emakume bat eta bere bi seme alaba adin txikikoak kalean geratu dira gaur goizean, Burlatan(Nafarroa) izandako etxegabetzearen ostean. Goizeko hamarretan espero zen segizio judiziala Sanfrantzisko kalean baina goizeko zazpietan azaldu da Espainiako Polizia bertan bildutako herritarrak bortizki botatzera. Orduan eta ordezkari judiziala etxera heldu denean polizia bortizki oldartu da herritarren kontra eta zenbait zauritu eragin ditu. Hori gutxi balitz, piper gasa erabili duela salatu dute. Etxegabetzea gauzatuta Burlatako gizarte zerbitzuek hartu dute kalean geratu den familia. Bitartean, Burlatako udaletxera sartu dira protestan hainbat gazte, instituzioen utzikeria kasu honetan salatzeko.

Gaurko etxegabetzea salatzeko, Meryami eta haren familiari etxebizitza alternatiba erreal bat berma diezaiotela exijitzeko eta etxegabetzean izan den biolentzia poliziala salatzeko, elkarretaratzea egingo dute, 18:00etan, Burlatako Udaletxearen aurrean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal