lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/06/2026

Gaurko egunez, duela 39 urte, Maddi Hegi "Uda" eusko gudaria hil egin zen

La Haine - Euskal Herria
Tren batek harrapatu zuen atxilotua izan berritan. Sei hilabete lehenago, IK-eko militanteek bai Maddi eta bai Gabi Mouesca Paueko kartzelatik askatu zituzten.

Maddi Hegi, 1961ean Heletan sortua, eta IK-eko militantea izan zen. Uda ezizenez ezagutzen zuten. 1985ean atxilotu zuten, eta Paueko kartzelan zegoelarik, 1987an IK-eko militanteek egin zuten ekintza ausart eta adimentsu batez, bai Maddi eta bai Gabi Mouesca borroka-kidea askatu zituzten. IK-eko hainbat militante, poliziez jantzita espetxera sartu eta eraman zituzten bi ekintzaileak.

Haatik, sei hilabete berantago, 1987ko ekainaren 21eko gauean, Miarritzeko Herausta auzotik barna autoz zihoala, poliziaren kontrol bat zegoen, eta ihes egin nahian, heriotzarekin topatu zen. Poliziagandik ihesean ari zela, trenbide ondoan tiroz zauritu zuten, autora atxilotuta sartu eta Hendaia-Paris trenak harrapatu zuen autoa, jendarmea ere hilez. Hil zelarik, Maddi Hegik hogeita sei urte zituen.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal