lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/02/2025

Gaurko egunez duela 41 urte Bixente Perurena eta Angel Gurmindo erail zituen Hendaian GALek

Agentziak/La Haine
Peruren etxe aurrean tirokatu zituzten, eta egun batzuk beranduago GALek aldarrikatu zuen hilketa.

1984ko otsailaren 08an,Bixente Perurena "Peru" eta Angel Gurmindo "Stein" ETAko kideak hil zituen Hendaian GALek. Hiru hilabete inguru zeramatzaten Peruk eta haren familiak Hendaiako Aizpurdi kaleko etxe batean aterpe hartuta. Bi hilabete lehenago bahitu zuten, esaterako, Segundo Marey, kale hartan bertan. Segika zebilzkiola kontatu zion lagun batek, eta berak ere mugimendu arraroak sumatu zituen etxe inguruan.

Egun batzuk lehenago salatu zuen egoera hori Angel Gurmindo Lizarraga "Stein" iheslariak. Otsailaren 8an, lantegira joan zen goizean Peru, eta lankideei kontatu zien auto susmagarri bat ikusi zuela etxe inguruan, Seat markakoa eta Bilboko matrikuladuna, hiru bat lagun barruan zirela. Goiz hartan bertan joan ziren PAFek Hendaian zuen bulegora, gertakaria salatzeko asmoz. Joel Cathala zen orduan polizia etxeko buru eta "borroka antiterroristaren" arduraduna, baina ez zituen hartu nahi izan. "Kontuan" izango zutela esan zieten.

Arrats hartan bertan hil zituzten Bixente Perurena eta Angel Gurmindo, 19:50 inguruan. Peruren etxe aurrean tirokatu zituzten, Aizkurdi kalean, Marey bahitu zuten lekutik berrehun bat metrora. 37 urte zituen. Biharamunean, GALek aldarrikatu zuen hilketa Bilbon Herri Irratira deituta, eta Hendaian milaka lagun manifestatu ziren. Hego Euskal Herrian ere protesta ugari izan ziren, eta Herri Batasunak greba orokorrera deitu zuen otsailaren 10ean. Olatzagutian poliziek Gurmindoren etxeari eraso zioten ke pote bat barrura botata.

Iturria:GAL 30 urte kanala

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal