lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/04/2025

Gaurko egunez duela 50 urte Espainiako Poliziak Mikel Gardoki eusko gudaria tiroz erail zuen

Agentziak/La Haine
Indar errepresiboek bizkarretik tiro egin zioten, Mikel ihes egiten ari zenean.

Gaur 50 urte beteko dira Polizia frankistak Mikel Gardoki eusko gudaria tirokatuta hil zuenetik, Astigarragako(Gipuzkoa) Ergobia auzoan. Egun horretan, propaganda garraiatzen ari zen 25 urteko andoaindarra, Juan Migel Goiburu Goiherri-rekin batera. Erregimen frankistaren bertsio ofizialaren arabera, Ergobiako taberna batetik ateratzean, polizia agenteen aurka tiro egiten hasi ziren; bertsio horren arabera, agenteek ere tiroz erantzun zuten eta Gardoki hil zuten. Hala ere, lekukoek bestelako bertsio bat eman zuten, sinesgarriagoa. Ergobiako bizilagunen arabera, Mikel eta bere laguna korrika atera ziren tabernatik, ihesean. Momentu hartan tabernaren atearen inguruan zeuden poliziek tirokatu zituzten atzetik. Mikel bertan hilda eroriz. Goiherri atxilotu eta torturatu zuten, eta biharamunean salbuespen egoera ezarri zuten Gipuzkoan eta Bizkaian, ETA behin betiko desartikulatu asmoz. Mende erdia pasatu bada ere kasu hau argitu lezakeen dokumentazioak Sekretu Ofizialen legepean blindatua darrai.

1979tik Gardokiren izena zuen pasealeku bat zegoen Ulian, Ategorrietako frontoitik gertu. Ordea, 2008an, kalearen izena aldatzeko eskatu zion Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak Donostiako Udalari;.Gardoki ETAkoa zelakoan, auzia epaitegietara iritsi zen eta, 2011n, kalearen izena aldatzeko agindu zion epaitegi batek udalari. Gaur egun, Bordatxipi da pasealeku horren izena.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal