lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/04/2025

Gaurko egunez duela 57 urte Aberri Eguna ospatu zuten Donostian

Argia/La Haine
Deialdia ilegala izan arren, 8.000 lagunetik gora mobilizatu ziren. Hala ere, agintariek setio egoera ezarri zuten eta indar errepresiboak manifestarien kontra oldatu ziren, 300 pertsona atxilotuz.

1968ko apirilaren 14an, Aberri Eguna ospatu zuten Donostian. Egun hartan, agintariek setio egoera ezarri zuten eta Polizia Armatu frankistak hiriko sarbide guztiak itxi zituen goizean goizetik. Erregimenaren egunkariek gobernadorearen oharra argitaratu zuten, gogoraraziz deialdia ilegala zela. Erdialdearen eta Grosen arteko zubietan, adibidez, hesi militarrak jarri zituzten. Hala ere, 8.000 lagunetik gora bildu ziren giro itogarri hartan eta indar errepresiboek gogor oldatu ziren manifestarien aurka. Osotara 300 pertsona atxilotu zituen Poliziak eta zauritu ugari egon ziren. Donostian mobilizatu ezinik, Errenteria eta Arrasaten ere manifestazioak egin zituzten. Giroa pil-pilean zen eta etengabeko kargen eta atxiloketen ondorioz, atzerriko kazetari batzuek egun hura “Donostiako bataila” izendatu zuten.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal