lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/12/2025

Gaurko egunez, duela 58 urte, debekatuta zegoen ikurrina atera zuten Donostiako Olentzeroan

La Haine - Euskal Herria
Ekintza horren harira, bi pertsona atxilotu eta torturatu zituzten. Gainera, tortura horren baitan, Meliton Manzanasek eskuineko besoa hautsi zion gazte bati.

1967ko abenduaren 24an, gazte talde bat gabonak ospatzen zihoan Donostiako Parte Zaharrean barrena. Santa Maria elizara iritsita, taldeko batek, Gerardo Suarezek, ikurrin bat atera zuen, sasoi hartan legez kanpo zegoen bandera. Ez zen lehenengo aldia, izan ere, ikurrin hura beste elkarretaratze batzuetan ere atera zuten, Urbian, Oñatin… Zenbait hilabete beranduago, 1968ko Aberri Egunera deitzeko kartelak ipintzen ari zela, kaleko jantzitako indar errepresiboek Suarez atxilotu zuten beste gazte batzuekin batera. Amaran zegoen Gobernu Zibilera eraman zuten. Poliziek haren etxean egin zuten miaketan, ikurrina konfiskatu zuten. Suarez salatu zuenez, Gobernu Zibilean torturatu egin zuten eta Meliton Manzanasek berak hautsi zion eskuineko besoa. Jonan Zinkunegi ikurriñari argazkia atera zion argazkilaria ere atxilotu zuten orduko hartan. Horrek ere gogoan ditu Gipuzkoako Brigada Politiko Sozialeko buru Meliton Manzanasek eman zizkion tratu txarrak. Gerardo Suarezi bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten propaganda ilegala jartzea egotzita eta, besteak beste, Martutene, Carabanchel, Soria eta Jaengo kartzeletan egon zen gatibu.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal