lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/09/2025

Gaztetxe berria ireki dute Etxaurin

La Haine - Euskal Herria
Espazioa bailara eraldatzeko "ezinbesteko tresnatzat" jo dute.

Gaztetxe berria dauka Etxaurik(Nafarroa), espazio bat auzolanean eraiki baidu herriko gazte asanbladak. Asanbladak azaldu duenez, azken hilabeteetako lan handiari esker gaztetxe berri bat dute eta hau bailara eraldatzeko "ezinbesteko tresnatzat" jo dute. Bide horretan, lanean jarraitzeko momentua dela adierazi dute, "herriko zein bailarako gazte eta ez hain gazteentzako gune erreferente bat bilakatzeko". Bukatzeko, elkartasuna eta babes osoa adierazi diote borrokan dauden beste gaztetxe guztiei, eta honetan parte hartzera deitu dute: "Jarrai dezagun mundu berri bat eraikitzen! Jarrai dezagun beste jendarte eredu baten alde borrokatzen! Kontraboteretik Herri Boterea Eraiki!".

Lehenengo bilera irekia irailaren 5ean izango da, arratsaldeko 19:30etan, Etxauriko Gaztetxean. Ondoren, afaria antolatu dute eta apuntatzeko sare sozialetatik(@etxaurigaztetxe) mezu bat bidali ahal da edo gaztetxeko kide bati esan behar zaio.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal