Gizon bat hil da bihotzekoak jota, Lanbidek DSBE-a kentzearekin mehatxatu ostean


Tragedia larria gertatu zen atzo Lanbideko Zallan dagoen bulegoan, non gizon bat, adin ertaineko familia baten aita, hil egin zen bihotzeko bat jasan eta minutu gutxira. Gizona, bulegoetara bere egoera kudeatzera joan zen, eta Lanbidek laneratzeko ikastaroetan parte hartzeko inposizioaren inguruan eztabaidatu zuen. Gizonak adierazi zuen ikastaroetan parte hartu ezin zuela osasun arazo larriak zituelako. Medikuaren txostena aurkeztu zuen, baina, hau ez zen kontuan hartu. Instituzioak DSBE prestazioa kentzeko mehatxua egin zion, eta gutxira, Lanbiden bertan, bihotzeko bat jasan zuen eta bertan hil zen.