Gizon batek 13 urteko alaba hil du Bilbon


Gaur, goizeko 04:50 aldera, gizon batek 13 urteko alaba hil du Bilbon, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Hainbat hedabide jakinarazi dutenez, adingabearen gurasoek eztabaida bortitza izan dute goizaldean, eta amak etxetik ihes egin du. Ertzainak bertaratu direnean, amak kalean hartu ditu. Zaurituta zegoen eta Basurtuko ospitalera eraman dute, eta gertatutakoa azaldu die. Etxeko atea apurtu ondoren, poliziek neskatoa ustez arma zuriz zaurituta aurkitu dute ohean eta maindireekin estalita; gizonak, berriz, bizia kendu du komunean.
2003. urteaz geroztik hamahiru adingabe hil dituzte gizonezkoek Euskal Herrian, indarkeria bikarioaren testuinguruan.