Gizon batek ama hil du Barakaldon
Gaur arratsaldeko 16:30-ak aldera, Barakaldoko etxebizitza batean oihuak eta liskarrak entzuten zirela eta bertan pertsona bat hilda egon zitekeela ohartarazi diote bizilagunek Poliziari. Agenteak bertaratu direnean 84 urteko emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldoko etxebizitza horretan. Emakumea emakumea hilda zegoela egiaztatu eta gero, haren semea atxilotu dute, hiltzailea izan daitekeelakoan.
Urtea hasi bezain pronto, lehengo erailketa matxista eman da Euskal Herrian eta pasaden urtean, gutxienez bost emakume erail zituzten Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz.