Gizon batek Basurtuko ospitaleko emakume sendagile bati eraso egin dio
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen ostiral gauean Basurtuko ospitaleko sendagile bati eraso egiteagatik. Gaueko 21:00ak aldera izan zen erasoa. Larrialdietan zegoela egin zion eraso sendagileari. Ukabilkada bat eman zion aurpegian emakumeari, eta jarraian inguruan zeuden pertsonei jotzen saiatu zen, lanbas baten makilarekin. Ertzaintzako agentak bertara iritsi zirenean erasotzailea atxilotu eta Bilboko ertzain-etxera eraman zuten.