lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/02/2025

Gizon batek bikotekideari eraso egin dio Portugaleten

Agentziak/La Haine
Emakumeak sudurrean eta ahoan zauriak eta buruan kolpeak ditu. Gainera, ez da erasotzen dion lehen aldia.

Ostiralean, 22:00ak aldera, herritar batek Ertzaintzari jakinarazi zion Portugaleteko kale batean aurpegia odolduta zuen emakume bat topatu zuela. Inguruetatik zebilen patruila bat bertaratu zen, eta emakumeak sudurrean eta ahoan zauriak eta buruan kolpeak zituela egiaztatu zuten agenteek. Anbulantzia bat bidali zuten berehala, osasun laguntza emateko. Emakumeak salatu zuenez, bikotekideak eraso zion etxe barruan, ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan, eta horren aurrean, etxetik ihesi joan zen. Kalean, pertsona batek ikusi, eta hak deitu zuen 112 zenbakira.

Hau ez da erasotzaileak bikotekideari erasotzen dion lehen aldia, izan ere, harengandik urruntzeko agindua urratu zuen. Ertzainak etxera joan ziren eta bertan aurkitu zuten erasotzailea. Genero-indarkeriako delitu bat eta emakumearengandik urruntzeko agindu judizial bat urratzea egotzita atxilotu zuten.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal