lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/09/2020

Gora Txikito!!! - Txikito 17 egun borrokan sozialismo ta independentziaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Txikito 17 egun borrokan sozialismo ta independentziaren alde

Gora Txikito!!!

Beste behin ere Txikitok argi eta garbi pasa digu bere mezu politikoa. Hau da, borrokan dagoela Independente, Sozialista, Batua eta Euskalduna izango den geroko Euskal Herriarengatik. 

Txikito lagun handia da eta ez dugu hori esaten oso garaia eta indartsua delako, BAIZIK eta erakusten digun determinazioagatik. Bere borrokak adierazten duen helburuen gardentasuna batetik eta borroka hori aurrera eramateko hautatu duen modalitatea bestetik, komunikazio guztiak moztea alegia, ekimen politikoaren dimentsioak ematen digu. 

Aipatu gabe ezin dugu utzi, mota guztiko formazio politiko, mediatiko zein sindikal, azken finean Madril eta Parisen agindupean daudenak, zer nolako jarrera mantentzen ari diren Txikitoren borrokaren inguruan. Gezurra edota isiltasuna. Zaborra, espainola, frantsesa ala vascongadoa.

Eta hori gutxi balitz, errepresio torlojuari beste bira bat edo bi eman diotela aspaldi honetan sumatu ahal da zenbait seinale ikusita. Ez da unea horri buruzko azterketa bat egitea baina alarmak pizteko modukoak dira. Pandemia MAMU gisa hartu eta hortik aurrera, eta hori baino lehentxeago informazio eza bagenuen, hemendik aurrera zer etorri zaigun sumatzen dugu.

Gaur 17 egun gose eta komunikazio greban daramatza Txikitok. Eutsi behar diogu gaiari berandu izan baino lehen. Adi egon behar dugu Mugimenduak eginiko deialdiei eta Patxi Ruizen kasuan gertatu zen bezala, ea herri mugimenduak lekukoa hartzen duen.

Gora Txikito. Gora Eusko Gudariak!!!

Amnistia Osoa. Independentzia eta Sozialismoa!!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal