lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/10/2025

Gose grebara joko dute Gasteizko lorezainek alordiorik lortu ezean

La Haine - Euskal Herria
Sei hilabetetik gora daramatzate greban azpikontratatutako beharginek.

Atzo, asteartea, Precoan bildu ziren greban dauden lorezainen ordezkariak eta Enviser enpresa, akordio batera heltzeko helburuarekin. Bilera akordiorik gabe amaitu bazen ere, itxaropenerako tartea zabaldu zuen, enpresak ez baitzion zuzenean ezezkorik eman langileen proposamen berriari, aurreko bileretan gertatu izan den bezala. Denbora eskatu zuen Enviserrek, eta ostegun honetan emango du erantzuna. Akordiorik ez badago, gose grebari ekingo diote lorezainek.

Irailaren 26an sei hilabete bete ziren Gasteizko parkeak, lorategiak eta Eraztun Berdea mantentzeaz arduratzen den Enviser enpresako lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik, eta akordio bat lortzeko ahaleginetan segitzen dute langileek. Langileen ordezkariek adierazi dutenez, enpresari eskainitako azken proposamena "errealista eta egingarria" da, eta soldata duinak bermatuko lituzke 2025etik. Langileek azaldu dute beraiek eraman dutela beste proposamen bat negoziazio mahaira, enpresa bi hilabetez “eskaintzarik egin gabe” egon ostean. Lorezainek adierazi dutenez, “orain udalari eta enpresari dagokie erantzutea”. Izan ere, Enviser enpresako langileak izan arren, Gasteizko Udalak azpikontratatutako zerbitzua da. Hala ere, iragarri dute laster akordiorik ez bada “borrokaren beste fase bati” ekingo diotela, gose greba izanik adierazpen nagusia.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal