lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/01/2026

Guardetxea defendatzera deitu dute Donostiako Parte Zaharrean

Xalba Ramirez
Asteartean, hilak 27 epaiketa izango dute, eta balizko hustearen inguruan, udala egin dute egoeraren erantzule eta erresistentziarako deia luzatu dute.

Pasa den maiatzaren lehenean okupatu zuten hamar urtez hutsik izandako espazioa. Hilabete hauetan askotariko eskaintza politiko zein kulturala antolatu dute Guardetxean: musika jaialdiak, liburu aurkezpenak, proiekzioak, hitzaldiak, kirol entrenamenduak, bakarrizketak, bertso txapelketa, elkartasun ekimenak, Doako Azoka, txalaparta klaseak. Bestalde, elkarte eta eragile ugarik ere erabili dute Guardetxea. Bitartean, espazioa atondu eta bizilagunen kexak ekiditeko neurriak hartu dituzte, hala nola, ordutegiak mugatu eta gunea intsonorizatu.

Salatu dutenez, ordea, 2026ko Udal Aurrekontuetan ez dago Guardetxea konpontzeko diru partidarik eta, beraz, udalak ez duela inolako proiekturik Guardetxearentzat, eta, “borondatea adierazteaz haratago, ez du Guardetxea auzoarentzat bideratzeko inolako berme edo konpromiso errealik hartu”. Horren ondorioz, gazte asanbladak deitoratu du udalaren jarrera eta “errepresioaren” eta “polizia indarkeriaren” bitartez Guardetxea hustu nahi dutela salatu dute.

Elkartasuna antolatzeko deia

Udaletxeak Guardetxearen okupazioaren kontra jarritako salaketaren ondorioz, datorren urtarrilaren 27an izango da epaiketa eta AZGAko kideek uste dute une horretatik aurrera gauzatzea kaleratzea: “Guk ordea, ez dugu desalojo prozesu hau modu isolatuan ulertzen. Kapitalismoa egiturazko krisi sakon batean murgilduta dago, eta honek zera esan nahi du; kapital metaketa eta irabazi ekonomikoak handitzeko, ezinbestekoa dela langileriaren bizi baldintzen kaskartzea. Ondorioz, aurreikus daitekeen moduan, gatazka eta tentsio sozialak ugarituko dira eta botereari eutsi ahal izateko errepresio mekanismoak indartzen dituzte”.
Horregatik, “Guardetxearen defentsara batu eta elkartasuna antolatzeko deia luzatzearekin batera”, babesa adierazi diete Euskal Herrian “erresistentzia prozesuetan murgilduta dauden Gaztetxe guztiei, eta bereziki, gure egun berean epaituko dituzten Kiñu Gaztetxeko kideei”.

Honela, prest agertu dira borrokarako eta erresistentziarako deia egin dute: “Aspaldiko aldarrikapena da Donostiako Alde Zaharreko gazteok kudeaturiko espazio autogestionatu baten beharra, eta une honetan, aldarrikapen honek inoiz baino indar gehiago duela esan dezakegu.

https://irutxulo.hitza.eus/2026/01/23/guardetxea-defendatzera-deitu-dute-parte-zaharrean/

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal