Guardetxearen alde eta 32.000€-ko isuna salatzeko mobilizazioa egin dute Donostian

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak(AZGA) manifestazioa egin zuen atzo egurdian Donostiako Parte Zaharrean, pasa den 2025ko maiatzaren 29an, Donostiako Udal Plenora bertartzeagatik jaso duten 32.000€ isuna salatzeko.
Egun horretan, udaleko osoko bilkurara sartu ziren hainbat gazte, Guardetxea desalojo arriskuan zegoela salatzera eta horren kontra protesta egitera. Ondorioz, AZGAko kide bat atxilotu eta beste bosten kontrako prozedura judiziala abiatu zuten, eta seiak deklaratzera deitu zituzten. Haien asmoa okupatu berri zen Guardetxeari “elkartasuna adierazi” eta “Udal Gobernuari bilera eskaera luzatzea zen”; baina Udaltzaingoa haien aurka oldartu zen, Eneko Goia alkatearen abisurik gabe eta protokoloa jarraitu beharrean. Desordena publikoak, autoritatearen kontrako atentatua eta lesioak egitea egozten diete. Fiskalaren zigor eskaeren zain daude momentuz, eta espertxe zigor eskaerak espero dituzte.
Gainera, Udalbatzara bertaratu ziren 40 kide jasotzen ari dira 800 euroko isunak. “Guk argi dugu, isun hauekin, Guardetxea eta bestelako gaztetxe zein gune autogestionatuen aldeko babesa kriminalizatu nahi dutela”, adierazi dute. Era berean, “muntai poliziala” dela salatu dute, “zeina beste behin ere, gezurretan eta akusazio faltsuetan oinarritzen den”. Segidan, salatu dute oraingoan okupazioa ez ezik elkartasuna ere zigortu nahi dutela, “AZGAren jardun politikoa oztopatu eta geldiarazteko”.
AZGAko kideen ustez, egiturazko krisi testuinguru baten aurrean aurkitzen gara, eta auzo eta herrietako langileriak egoera honi “aurre egin” eta “alternatiba politikoak eraikitzea” ekidin nahi dute kosta ala kosta. Ondorioz, “oinarrizko eskubide, sozial, zibili eta politikoen aurkako erasoak ez ezik, jazarpen mekanismo berriak” bilatu dituzte estatu kapitalistek. Beraien iritziz, hori da “egungo orden soziala” mantentzeko modu bakarra.
Edonola, AZGAko kideek argi dute “isun, epaiketa edota indarkeria polizialaren bidez”, ez dutela auzotarren interes kolektiboa erdigunen jarri eta bestelako bizi eredu komunitario baten alde antolatzeari utziko. Errepresioaren aurrean, elkartasuna antolatzen jarraituko dutela berretsi dute. Bukatzeko, desalojo arriskuan dauden gaztetxeak gogoratu dituzte Sastraka Gaztetxeko kideei elkartasuna adieraziz.







