lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/04/2011

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu eta zenbait miaketa burutu ditu Legorretan gaur goizaldean

Askatu.org
Hainbat komunikabideren arabera Aitor Esnaola eta Igor Esnaola lirateke atxilotuak. Arratsaldean mobilizazioak burutuko dira Tolosaldean atxiloketa hauen aurka.

Arratsaldean mobilizazioak burutuko dira Tolosaldean atxiloketa hauen aurka.

Atxiloketak oharra:

Azken gertaeren inguruan Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Guardia Zibilak burutu duen polizia operazio honen aurrean ezer baino lehen Igor Esnaola eta Aitor Esnaola atxilotuak datozen egunotan torturatuak izan daitezkeela ohartarazi nahi dugu.

Gogora ekarri nahi ditugu Guardia Zibilaren aldetik atxilotuak izan ziren azken herritarrek jasandako tortura latzak, tartean bortxaketa, irainak, kolpeak, poltsa eta mota guztietako umiliazioak.

Egun gutxiren buruan Euskal Herrian errepresioaren eta gatazka politiko gordinaren adierazpen berrien lekuko izaten ari gara. Gaur goizaldean Guardia Zibilak egindako atxiloketak, Frantziaren erdialdean izandako gertaera oraindik argitugabeak eta ondorengo atxiloketak, Mikel Ibañezen heriotza eta Elgoibarren burutzekoa zen manifestazioaren debekua, polizia kontrolen ugaritzea...

Argi dago gatazkaren konponbide justu baterako bidea ez dela samurra izango. Zentzu honetan, aurrez aipaturiko gertaerek ez dutela bide horretan laguntzen adierazi nahi dugu.

Estatuek errepresioaren aldeko apostu itsuan jarraitzen dute argi eta garbi, horretarako espetxe politikarik ankerrena, legez kanporatzeak, atxiloketak eta torturaren erabilerak beraien lanabes politikoak izaten jarraitzen dutelarik Euskal Herrian. Gobernuak bortxaren erabilera ankerrenarekin jarraitzen dute eta beldur gara datozen egunetan tortura testigantza berriak izango ditugula
eskuartean.

Guk, unerik zailenetan ere Gernikako akordioak jasotzen dituen printzipioak aldarrikatu nahi ditugu. Gernikako akordioak gatazka politikoaren konponbide justu baterako osagaiak biltzen dituela uste dugu, eta Gernikan jasotako edukiak betetzeko deia luzatu nahi diegu gatazka politiko honetan inplikatuak dauden eragile guztiei.

Azken atxiloketen aurka burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal