Guillermo Merino euskal preso politikoa aske geratu da
Guillermo Merino euskal preso politikoak askatasuna lortu du zigor osoa bete ondoren. 2000ko urtarrilean Basaurin atxilotu zuen espainiar poliziak, ETAren kidea izatea egotzita, eta geroztik kartzelan baituta egon da.
Espetxean 24 urte eman ditu, horietako 20 Euskal Herritik urrun dauden kartzeletan eta baldintza gogorretan. Izan ere, 2017an durangarrak eta beste lau euskal preso politikok salatu zutenez, hogei orduz zituzten itxita ziegan, astean bost minutuko zortzi telefono dei baino ez zituzten eta postaz bi gutun baino ezin zituzten jaso.
2020. urtean Euskal Herrira hurbildu zuten lehendabiziko aldiz, Picassentetik Zaragozako Zuerara eramanez. Urtebete beranduago Basauriko espetxera lekualdatu zuten eta han eman du espetxealdi luze honetan azken zatia. 2023ko otsailean hirugarren gradua lortu zuen, eta maiatzean baldintzapeko askatasuna heldu zitzaion durangarrari. Orain, berriz, askatasun osoa berreskuratu du.