lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/09/2025

Gutxienez hogei pertsona atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian

La Haine - Euskal Herria
Frantziako aurrekoentuen murrizketak eta Macronen politikak salatzeko hainbat mobilizazio izaten hari dira Ipar Euskal Herrian eta Frantzian.

Gaur, “Dena Blokatu” mugimenduak mobilizazioak burutzen ari da frantziako estatuan. Mobilizazioen helburua Macronen politikak eta aurrekoentuen murrizketak salatzea da eta horretarako hainbat deialdi egin dituzte.

Ipar Euskal Herrian, lehen manifestariak goizeko 06:00ak aldera heldu dira Leroy Merlin saltegiaren ondoan dagoen biribilgunera, Baionako irteeran. Dagoeneko jendarmeen presentzia nabarmena zen, hala ere, goizeko 06:30ak aldera pankarta bat zabaldu eta errepidera jaitsi dira manifestariak, Leroy Merlin pareko biribilgunean blokeoari ekiteko asmoz. Segituan egin dute talka Frantziako Poliziarekin. Zenbait jenderi zakua miatu nahi izan diote, eta manifestariek blokea egin dute. Polizia batzuk bidearen kudeaketan hasi dira eta manifestariak errepidearen albo batean baztertu dituzte. Gutxienez bi pertsona atxilotuak zituzten 07:30erako. Goizeko 08:00ak aldera, manifestariek Leroy Merlin saltegiko biribilgunetik alde egin dute, Baionako norabidea hartuta. Baionako zubi gorrira bidean zirela, Poliziak inguratu ditu protestanteak, karrikaren bi aldeetarik. Aterabiderik gabe utzi dituzte, eta negar-gasa bota diete. Ordurako bost atxilotu zenbatzen ziren, gutxienez. Atxilotu gehiago ere izan dira goizaldean zehar mugimendu nagusitik aparte. Zenbait militante beranduago pasa dira San Izpiritu zubitik eta orduan erreprimitu dituzte indar errepesiboek.

Errepresioak markatutako eguna

80.000 polizia mobilizatu dituela iragarri zuen atzo Bruno Retailleau Barne Ministroak, eta Pirinio Atlantikoetako prefekturak drone bidezko zaintza egiteko asmoa iragarri zuen Pauen eta Baionan. Goizaldean, hogei bat pertsona atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian: prefeturak sei atxiloketa iragarri ditu eguerdian, baina izan dira jende gehiago. Frantziako estatuan 200 atxiloketa zenbatu dituzte momentuz.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal